![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/74/Pili_Aguado_Ilustratzailea_bere_lanekin.jpg/640px-Pili_Aguado_Ilustratzailea_bere_lanekin.jpg&w=640&q=50)
Pili Aguado
ilustratzaile espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pili Aguado (Tolosa, 1981) ilustratzailea da. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta teknika grafikoetan espezializatuta dago.
Pili Aguado | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Parte-hartzailea
| |
piliaguado.wixsite.com… | |
![]() ![]() |
Hainbat euskarritan lan egiten du; hala, horma-irudiak nahiz ehunetarako, afixetarako eta publizitate-kanpainetarako lanak egin izan ditu, eta ilustrazio editorialean ere aritu izan da.
Argitalpenei dagokienez, hainbat aldizkari eta fanzinetan parte hartu du[1]. Liburuei dagokienez, 2018an, Harriet Tubmanen bizitzari buruzko argitalpen batean parte hartu zuen; María Isabel Sánchezek idatzi zuen liburua, eta Aguadok, berriz, ilustrazioak egin zituen. 2019an, berriz, Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina (Elkar) ipuin-bildumako ilustrazioak egin zituen.[2]
Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste, Txilen, Mexikon, Tolosan, Gasteizen, Hondarribian eta Irunen.[3] Hala, 2020an, Gasteizko Ataria aretoan “Somos bosque/Basoa gara” erakusketa jarri zuen.[4]