From Wikipedia, the free encyclopedia
Pierre-Étienne Cabarrus (Baiona?, 1743ko urriaren 19a - ?, 1819), Esteban Cabarrus izenaz ere ezaguna Gipuzkoan agertzen denean, Bordeleko bankaria, eta bertako burtsako artekari eta kontsula izan zen, baita Pirinio Apaletako kontseilari nagusia eta Baionako Merkataritza Ganberako zuzendaria ere. Anaia bat izan zuen, ezaguna, Frantzisko Cabarrus, eta bi arreba: Jeanne, François Faurie politikari frantses eta negozio gizonaren ama, eta Catherine Martine, Donibane Lohizuneko L'Infante deitu etxeko [Jean-Baptiste] Haraneder jabearen emaztea.[oh 1]
Pierre-Étienne Cabarrus | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baiona, 1743ko urriaren 19a | ||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||
Heriotza | 1819 (75/76 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Dominique Cabarrus | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bankaria | ||
Kidetza | Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara |
Cabarrus Filipinetako Errege Konpainiako faktorea izan zen Pasaian, eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, 1790eko maiatzean bertako Casa del Café ezaguneko eztabaidetan Frantziako herriak eta Nazio Biltzarrak apezpikuak baliozta zitzaketela esan zuenean.
Konbentzioaren Gerrako frantses armada iraultzailearen okupazio aldian, Pasaian geratu zen.[1] Baionako udalaren ordezkaria ere bazen 1794ko udaberrian, eta Parisen Tallienek lapurtarren errepresioaren kontra aurkeztutako txosten bat babestu zuen. Dena den, Gipuzkoan, kolaborazionista zen, eta aktiboki aritu zen lankidetzan agintari frantses berriekin, atxiloketak eginez eta elizetako zein ihesi joandakoen biltegiak eta, oro har, ondasun higiezinak bahituz. Basileako Bakearen ondoren, Tallienek kolaborazionistak zigorgabetzeko gutun bat idatzi zion Godoyri, tartean zela PIerre-Étienne bere senitarteko politikoa.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.