Peutingerren taula
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peutingerren taula, latinez: Tabula Peutingeriana, Erromatar Inperioaren errepide sarea adierazten duen eskuizkribu bat da. Viena hirian dagoen Austriako Liburutegi Nazionalan ikusgai dago. Jatorrizko mapa IV. mendetik aurrera marraztu zen, 328an sortutako Konstantinopla hiria agertzen baita, baina gaur egungoak haren kopiak besterik ez dira. Europaz gain, Iparraldeko Afrika eta Asiaren zati bat (India) agertzen dira. Izena XV-XVI. mendeko Konrad Peutinger alemaniar diplomazialariari zor dio.
Peutingerren taula | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Castorius (en) ![]() |
Sorrera-urtea | XII. mendea |
Honen izena darama | Konrad Peutinger (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 34 (![]() ![]() |
Hizkuntza | latina |
Kokapena | |
Lekua | Viena |
Bilduma | Austriako Liburutegi Nazionala |
Oso mapa eskematikoa da: lur-masak desitxuratuta daude, bereziki ekialde-mendebalde norabidean. Erromatarren kokaleku asko ditu, lotzen dituzten errepideak, ibaiak, mendiak eta itsasoak. Asentamenduen arteko distantziak ere barne hartzen ditu[1]. Taula marratu zuenak ez zuen lurraren forma erreala irudikatu nahi. Tabula «ibilbideetan» oinarritzen da, eta erromatar galtzadetan zehar zeuden helmugen edo geralekuen zerrendetan. Bidaiariek galtzada hartuz puntu batetik bestera abiatzen zirenean, bidean zer zeukaten eta zenbat geratzen zen jakin behar zuten. Peutingeriar taulak adierazten du galtzada horiek lerro paraleloen sail baten moduan, eta horietan zehar helmugak markatuta daude, hiri garrantzitsuenak, gehienetan. Inperioko hiri zentralak, modu berezian marraztuta daude: Erroma, Konstantinopla eta Antiokia[1].
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/67/Tabula_Peutingeriana.png/640px-Tabula_Peutingeriana.png)
- Erroma.
- Konstantinopla
- Antiokia.