From Wikipedia, the free encyclopedia
Antiokia[1][2] Oronteskoa edo Antiokia Siriakoa (antzinako grezieraz: Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου) greko-erromatar hiria izan zen, egungo Antakyan dagoena. Pisidian izen bereko beste hiri bat zegoen, Antiokia Pisidiakoa hain zuzen ere. Orontes ibaiaren ekialdeko ibarrean kokatua, K.a. IV. mendean sortu zuen Seleuko I.a Nikator enperadoreak, bere inperioko hiriburutzat, Sirian. Seleuko jeneral aritu zen Alexandro Handiarekin batera, eta Antiochus izena oso ohikoa zen bere familiako kideen artean.[3]
Antiokia Oronteskoa Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου | |
---|---|
Antiokiako harresiak | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Hatay probintzia |
Hiria | Antiokia |
Eskualdea | Antzinako Siria |
Koordenatuak | 36°12′17″N 36°10′54″E |
Azalera | 15 km² |
Historia | |
Kultura | Antzinako Greziatik Erdi Aroraino |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1932–1939 |
Bisitagarria | Bai |
"Hasierako kristautasunaren sehaska" deitua,[4] bertan hasi zuten "kristau" hitza erabiltzen.
Antiokia Seleuko I.a Nikator enperadoreak sortu zuen, bere Seleukotar Inperioaren mendebaldeko hiriburutzat. Bere kokapen geografiko pribilegiatuak, mediterraneo ekialdeko eta Asia barnealdeko ibilbide komertzialen artean, laster eragin zuen merkataritza arloan garrantzia hartzea. Bere morfologia bereziagatik, Orontes ibaiaren ibarrean eta Silpio mendiaren oinean eraikia, gotorleku garrantzitsu ere bihurtu zen, setiatzeko oso zaila baitzen. Horrek guztiak hiria azkar garatzen lagundu zuen.[5]
Joan den mendeko 30. hamarkadara arte ez zen modu sistematikoan hiria induskatzen hasi, Lanak, ordea, hamarkada hartan bertan gelditu ziren, eta 2003ra arte ez ziren berriro itzuli. Zortzi kanpaina arkeologiko egin ziren Antakyan 1932 eta 1939 bitartean. 1936an, indusketen klimaxean, bi mila langile iritsi ziren aztarnategietan lan egitera. Hala ere, antzinako Antiokia zehatz-mehatz ezagutzen bazen ere greziar, erromatar, paleokristau eta bizantziar testigantzei esker, ez zen gauza handirik aurkitu eraikinei dagokienez. Orontesen sedimentuek ezabatu egin zuten Basileia uhartea, besteak beste. Espedizio frankoamerikar batek, azkenik, bizantziar tenplu batzuk aurkitu zituen inguruetan eta beste aztarna interesgarri batzuk inguruko herrietan. Antiokiari dagokionez, kolomadun bi etorbideetako bat, zenbait bainugela publiko eta ehun bat egoitza pribatu lurpetik ateratzea lortu zuten, non mosaiko grekolatar bikainak agertu baitziren, eszena mitiko eta zeremonialekin. II. eta VI. mendeen artean egindakoak, eszenek aukera eman zuten Erdi Aroko goi klaseen bizimodua askoz hobeto ezagutzeko. [6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.