From Wikipedia, the free encyclopedia
Peter Stein (Berlin, Alemania, 1937ko urriaren 1a -) alemaniar antzerkigilea izan zen.
Peter Stein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1937ko urriaren 1a (86 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea Lessing-Gymnasium (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) |
Gerra ondoko berrikuntza giroan hazi zen. Germanistika eta artearen historia ikasi zituen, eta Fritz Kortnerren laguntzaile izan zen Municheko Kammerspielen. Han izenpetu zuen Steinek bere lehenengo lana, Edward Bonden Salbatuak (1967). Bremen, Zurich eta Franckfurten egon zen ondoren.
1970ean Mendebaldeko Berlingo Schaubühneko zuzendari-artistiko izendatu zuten; kalitatezko aukera berri bat izan zen Stein buru izan zen bitartean. 1986an utzi zuen Steinek erakunde hori eta Berlinera joan zen berriz ere. Salzburgoko Jaialdiko zuzendari izan zen Gérard Mortierrekin batera. 1968an, Munichen zela, Peter Weissen Vietnami buruzko hitzaldia zuzendu zuen. 1969an, Bremenen, Goetheren Torquato Tassoren bertsio bat egin zuen.
1970ean Schaubühnera iritsi zenean Steinek Brechten Ama antolatu zuen. Handik urtebetara, Peer Gynt osatu zuen, XIX. mendeko burgesen indibidualismoaren mitoa erakusten zuena. Iraganeko antzerkia Kleisten Hombourgeko printzea (1972), Gorkiren Udatiarrak (1974), Shakespeareren Zuk nahi bezala (1977) eta gaur egungoa elkartzen zituen, besteak beste, Botho Straussen lanarekin (Handia eta txikia, 1978; Parkea, 1984). Orestiada (1980) izan zen Steinen lanaren beste gailurretako bat. Greziar tragedia zehaztasun handiz berregin zuen Steinek, espresionismoaren bidetik. 1984an Hiru ahizpak eta 1989an Gereziondoa osatu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.