Peter Benenson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peter Benenson (jaiotzez Peter James Henry Solomon; 1921eko uztailaren 31 – 2005eko otsailaren 25a) britainiar abokatu bat izan zen, Harold Solomon britainiar armadako koronelaren semea, giza eskubideen aldeko aktibista eta Amnistia Internazionaleko (Amnesty International- AI) giza eskubideen aldeko taldearen sortzailea.[1] Hamar milioi pertsona baino gehiagoko mugimendu globala gaur egun, eta 150 herrialde eta lurralde baino gehiagotan dagoena, giza eskubideen aurkako urraketekin amaitzeko eta preso politikoen askatasuna ziurtatzeko kanpaina egiten duena.[2]
Peter Benenson | |||
---|---|---|---|
1961 - 1966 - Eric Baker → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1921eko uztailaren 31 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Oxford, 2005eko otsailaren 25a (83 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Ama | Flora Solomon | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Balliol College Eton College | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, politikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta legelaria | ||
Enplegatzailea(k) | Amnesty International | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | ![]() |
Ohore guztiei uko egin zien bere bizitza osoan zehar, baina 80 urterekin, batez ere bere familiari atsegin emateko, 2001ean “Britainia Handiko harrotasuna” (Pride of Britain) saria jaso zuen. 1980ko hamarkadan, Torturaren Aurkako Kristauen Elkarteko presidentea izan zen. Gainera, 1990eko hamarkadan Peter Benensonek errumaniar umezurtzentzako laguntzak antolatu zituen. Gaixotasun zeliakoen biktimei laguntzeko talde bat ere sortu zuen.[3]