Pergaminoa[1], halaber larrutx[2] edo larrukia[3], idazteko edo liburuak josteko prestatu den abere-larruzko oinarria da. Pergaminoa K.a. II. mende inguruan asmatu zen; aurretik ere erabili zen larrua idazteko, baina orduan hasi ziren teknika eta trataera berriak erabiltzen, orriaren bi aldeetan idazten eta bildukinak egin beharrean pergaminozko kodizeak edo liburuak egiten. X. mendetik mendebalean papera erabiltzen hasi zen arte, XIV. mende ingurua arte, idazteko gehien erabili zen gaia izan zen.

Thumb
Gizon bat pergaminoak prestatzen (XVI. mendea)

Pergaminoak egiteko ardi, ahuntz edo bigantxa larrua erabiltzen da batez ere; larrua urez bustitzen da eta gero karea ematen zaio ilea aska dadin eta ondoren garbitu, tenkatu eta leundu egiten da. Animalia jaioberrien larruz egindako pergamino leunei vitela izena eman ohi zaie; halakoak ziren antzinakoenak, baina geroago, eskaera handia zela eta, pergamino zabarragoak egiten hasi ziren. XII. mendean pergamino malgu leuna hasi zen erabiltzen berriro. Konstantinoplan purpuraz tindaturiko eta urrez eta zilarrez apaindutako pergaminoak egin ziren; ohitura hori Erdi Arora arte gorde zen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.