Pekingo gizaki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pekingo gizakia (txinera tradizionalez: 北京猿人; pinyinez: Běijīng Yuánrén; Homo erectus pekinensis) Homo erectus espezieko Txinan aurkitutako espezimena izan zen. 1923 eta 1927 artean Beijingetik (pinyin erreformaren aurretik Pekin zena) gertu dagoen Zhoukoudiango aztarnategian zenbait fosil topatu zituzten, 750.000 urte[1] edo 680.000-780.000 urte[2] inguru dituztenak.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Pekingo gizaki | |
---|---|
Pleistozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Homo |
Espeziea | Homo erectus |
Azpiespeziea | Homo erectus pekinensis (Black, 1927)
|
Itxi
Ia ikerketa guztiak Davidson Blackek egin zuen 1934an hil arte. Franz Weidenreichek ordezkatu zuen 1941ean Txina utzi arte. Urte hartan aztarnak Bigarren Mundu Gerraren arriskutik babesteko Estatu Batuetara itsasontziz eraman zituztenean jatorrizko fosilak galdu zituzten.