From Wikipedia, the free encyclopedia
Norma Deloris Egstrom, ezagunagoa Peggy Lee izen artistikoaz, (Jamestown, Ipar Dakota, 1920ko maiatzaren 26a - Bel Air, Kalifornia, 2002ko urtarrilaren 21a)[1] estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea zen. Gutxi gorabehera, 60 disko inguru kaleratu zituen, eta 600 kantuetatik gora abestua. Is That All There Is lanarekin Grammy saria irabazi zuen 1969an,[2]
Peggy Lee | |
---|---|
(1950) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Norma Deloris Egstrom |
Jaiotza | Jamestown, 1920ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2002ko urtarrilaren 21a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua diabetes mellitusa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dave Barbour (en) (1943 - 1951) Brad Dexter (1953 - 1953) Dewey Martin (1956 - 1958) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, abeslaria, kantugilea, jazz musikaria, irrati-esataria, ahots-aktorea, telebista-aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Paul Weston & His Orchestra |
Izengoitia(k) | Peggy Lee eta Susan Melton |
Genero artistikoa | pop musika jazza |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Decca Records (mul) Capitol Records |
peggylee.com | |
|
Ez zen ahots indartsuaren jabe, baina goxotasun handiarekin abesten zuen. Sentsualitatea zen haren ahotsaren ezaugarri nabarmengarriena. Horregatik, Bessie Smith, Billie Holiday, Ella Fitzgerald eta Mildred Baileyren maila berean kokatu izan dute.[2]
Norrna Dolores Egstrom norvegiar eta suediar jatorriko etxe batean jaio zen, 1920ko maiatzaren 26an, Ipar Dakotako Jamestown herritxoan, Ameriketako Estatu Batuetan, zortzi senideren artean laugarrena. Ama lau urte zituela hil zitzaien, eta aitak etxetik alde egin zien. Amaorde batek hazi zituen Egstromdarrak, modu gogorrean zeharo. Garai haiek gogoan idatzi zuen One Beating a Day ("Jipoi bat eguneko") kanta, 1983an Broadwayn estreinatu zuen Peg musikal autobiografikoan.[3]
1938an, Hollywoodera jo zuen. Alferrik. North Dakotan jarraitu behar izan zuen, Fargoko irrati batean besterik ez baitzuen lortu kantari lana. Han bilakatu zen Peggy Lee, eta izen horrekin jo zuen Kaliforniako Palm Springsera. Bere baimenarekin gerora idatzi zuten biografian jasotzen denez, han garatu zuen kantatzeko modu propioa: "Entzuleen zarata artean bere ahotsa entzunarazi ezinik, boza jaitsi zuen. Zenbat eta baxuago kantatu, orduan eta isilikago zeuden entzuleak". Gazte ilehori haren eztarritik irteten zen boza zakarra eta gozoa zen aldi berean, beroa, baxua eta sentsuala.[3]
Los Angelesera jo zuen handik puska batera, eta swing-aren erregetzat hartua zen Benny Goodmanen orkestran abeslari lana eskuratu zuen 1941ean. Blues in the Night, The Way You Look Tonight eta Why Don't You Do Right kantak ezagun egin zituen Goodmanekin. Ez zuen teknika handirik, baina jantzi eta orrazkera dotoreekin ile bakarra ere nahastu gabe kantatzen zuen gazte hark zintzo itxura guztiak ezabatzen zituen kantatzeari ekitean. Frank Sinatraren parean jarri zuten, eta Billie Holidayren ispilu zuritzat ere hartu zuten.[3]
1943an utzi zuen Goodmanen taldea. That Old Feeling, It's a God Day eta beste hainbat kanturekin arrakastari eutsi zion. 1950eko hamarkadan, lanpeturik ibili zen oso. 1955ean, jazz abeslari alkoholiko baten rola egin zuen Pete Kelly's Blues filmean, eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen.[4] Capitol etxearekin diskoak plazaratzen jarraitu zuen, eta 1958an grabaturiko Fever kantaren arrakastak iragarri zuen jazz musikatik popera ematear zen jauzia.[3]
Kantatzeaz gain, kantuak idazten eta moldatzen zituen. Duke Ellington, Johnny Mercer eta Quincy Jonesentzako kantak idatzi zituen. Johnny Guitar, Tom Thumb, About Mrs. Leslie eta Lady and the Tramp filmetako kantak ere berak sortuak dira. Peg musikal autobiografikoko kantak ere bereak dira, eta Disney etxearen hainbat filmetako kantak ere bai. 1990ean argitaratutako The Peggy Lee Songbook liburuan, berriz, John Chiodini gitarristarekin batera idatzitako lau kanta berri argitaratu zituzten.[3]
Bihotzekoak jota hil zen Bel Airen, Kalifornian, 2002ko urtarrilaren 21ean. 81 urte zituen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.