Billie Holiday

From Wikipedia, the free encyclopedia

Billie Holiday

Billie Holiday —jaiotzako izen-deiturak: Eleanora Fagan— (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1915eko apirilaren 7a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko uztailaren 17a) ingelesezko jazz-kantaria izan zen, jazz modernoko kantaririk ospetsuen eta eragileena. Bere deitura artistikoarekiko hitz-jokoa den izenaz ere ezagun zen: Lady Day. Kantagaia bere egiteko modu erabat pertsonal eta hunkigarria zuen ezaugarririk aipatuena.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Billie Holiday
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEleanora Fagan
JaiotzaFiladelfia eta Baltimore, 1915eko apirilaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHarlem
Baltimore
New York
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMetropolitan Hospital Center (en) eta New York, 1959ko uztailaren 17a (44 urte)
Hobiratze lekuaSaint Raymond's Cemetery (en)
Heriotza modua: zirrosia
Familia
AitaClarence Holiday
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1941eko abuztuaren 25a -  1947)
Joe Guy  (1951 -  1957)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kantugilea, autorea, egile abeslaria, jazz singer (en) , musikagilea, autobiografialaria eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBillie Holiday & Her Orchestra
Teddy Wilson and his Orchestra
Izengoitia(k)Lady Day eta Billie Holiday
Genero artistikoajazza
jazz blues (en)
balada
swinga
jazz abeslaria
bluesa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCommodore
Vocalion
Verve Records (en)
Aladdin
Okeh
Columbia Records
Capitol Records
MGM Records
Decca Records
Bluebird
Brunswick
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

billieholiday.com
Allocine: 36219 TV.com: people/billie-holiday-1 IBDB: 45383
Twitter: billieholidayhq MySpace: billieholiday iTunes: 37299 Last fm: Billie+Holiday
Thumb
Itxi
Thumb
Billie Holiday, 1947an.

Bizitza

New Yorken kantatu zuen lehendabiziko aldiz jendaurrean (1929) eta Benny Goodmanekin grabatu zuen bere lehen diskoa (1933). Teddy Wilson, Count Basie eta Artie Shawren orkestretan kantatu zuen (1935-1938), eta gero bere orkestrarekin. Bizitza nahasia egokitu zitzaion, eta drogetara ere jo zuen. Horrek haren kantari bizibidea hondatu eta gazterik hiltzera eraman zuen. Alde handi samarra dago hasierako grabazioetatik azken aldera egindakoetara: ahotsaren gaztetasun eta freskotasunean galdu zuena teknikan, adierazkortasunean eta barru-barruko hunkigarritasunean irabazi zuen denborarekin. 1956an autobiografia bat argitaratu zuen, bere kantu ezagunenetariko baten izenburupean: Lady sings the Blues.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Billie Holiday Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.