From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro Olea Retolaza (Bilbo, 1938ko ekainaren 30a - ) bizkaitar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da.
Pedro Olea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro María Olea Retolaza |
Jaiotza | Bilbo, 1938ko ekainaren 30a (86 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Euskal zinemagintza modernoaren aintzindarietako bat izan zen Olea. 1960. hamarkadan estreinatu zuen bere lehen film luzea, Parque de juegos (1963), eta orduz geroztik hogei film inguru zuzendu ditu. Azken urteetan filmatu dituen lanak El día que nací yo (1991), El maestro de esgrima (1992), Morirás en Chafarinas (1994) eta Más allá del jardín (1996) dira, lauak beste horrenbeste nobelatan oinarrituak. Film luzeak zuzentzeaz gain, hamalau gidoi idatzi ditu, horien artean Akelarre (1984) eta Anabel (1964) edota El maestro de esgrima (1992) filmarena bera. Tarteka antzezle eta ekoizle lanak ere egin ditu, eta dokumentalak ere zuzendu ditu. 1998an, esaterako, Bilboko Athletic taldeari buruzkoa egin zuen mendeurrena zela eta, eta 2000. urtean Bilbo zaharberrituaren inguruan euskal zuzendari talde batek osatutako egitasmoan parte hartu zuen. Urte berean, Bajo la última bandera izeneko proiektu berri baten inguruko lanetan zebilen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.