From Wikipedia, the free encyclopedia
Patella vulgata edo Lapa arrunta[1] Patellidae familiako lapa espeziea da, mendebaldeko Europan generokide hedatuena dena.[2]
Patella vulgata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Archaeogastropoda |
Familia | Patellidae |
Generoa | Patella |
Espeziea | Patella vulgata Linnaeus, 1758 |
Kono itxurako maskorra du, gainaldean irekidurarik ez duena. Puntatik sahiets erradialak jeisten dira maskor zirkularraren ertzeraino. Olatuek jotzen duten eremuan maskorraren punta kamutsa izaten da. Sustratuari ongi lotzen zaio eta sarritan espezie epifitoak izaten ditu gainean, balanoak edo algak esate baterako. Oskolak kolore urdin-berdexka edo grisaxka izaten du, eta barrutik zuria edo horixka da. Gehienez 6 cm-ko luzera hartzen du[3].
Oina laranja da, sarritan berde, hori edo gris aldera jotzen du. Bi tentakulo gris ditu[3].
Bere erradula maskorra baino handiagoa da. 1.920 hortz ditu, 160 ilaratan. Bere hortzek material naturalik gogorrena dute.[4]
Oinak bentosa egiten du itsasbeheran eta lapa oso gogor heltzen zaio harkaitzari. Zenbat eta lehorraldi luzeagoa izan lapak maskor handiagoa izaten du, ur gehiago pilatu ahal izateko, izan ere itsasgora itzuli artean lehorteari aurre egin behar baitio.
Harkaitzetan dauden alga berde eta gorriak jaten ditu eta erradularekin murtxikatzen ditu[5]. Lapa gazteek Fucus generoko algak hobesten dituzte.
Antzinarotik kontsumitu izan da. Horren froga dira Altamirako leizean aurkitu diren lapa maskor multzoak[6].
Haragi gogorra izateagatik beste itsaski batzuek baino kalitate txikiagokoa dela esaten da[7], eta historian behartsuek kontsumitu izan duten moluskua izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.