Pataten paradoxa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pataten paradoxa kalkulu matematiko bat da, eta emaitza kontraintuitiboa du. "Paradoxak" patatak deshidratatzea dakar, itxurazko kantitate txiki batengatik, eta, ondoren, espero baino masa-aldaketa handiagoa aurkitzea[1]:
« | Izeik etxera 100 kg. patata ekarri ditu, eta dendariak esan dio patata hauen %99 ura dela. Hainbeste ur ez duela nahi eta, kanpoan utzi ditu deshidrata daitezen, harik eta %98 ura diren arte. Zenbat pisatzen dute patatek orain? Emaitza harrigarria 50 kg da. | » |
Quineren paradoxen sailkapena erabilita, pataten paradoxa egiazkoa da (hau da, emaitza benetakoa dela konproba daiteke.)