From Wikipedia, the free encyclopedia
Patata-purea[1] patata egosiz eta ehoz egindako platerra da, batzuetan beste osagai batzuk ere dituena.[2] Patata-purea plater osagarri gisa zerbitzaten duten ia sukalde guztietan, normalean beste plater nagusi baten ondoan. Patata-purea oso ezaguna da iparraldeko Europako sukaldeetan.
Patata-pure | |
---|---|
patata platera | |
Osagaiak | patata, gurina eta esnea |
Historia | |
Jatorria | Ingalaterra |
Pureak oso elementu gutxi behar ditu; izan ere, osagai nagusia patatak dira, azalarekin edo azalik gabe, ur askotan egosiak, eta batzuetan azenario kopuru txiki bat gehitzen zaio. Prestaketa horren ondoren, bahe batetik prentsatzen dira pure lortzeko. Askotan, gurina gehitzen da fase honetan, purea pixka bat krematsuago gera dadin. Azken testura kontrolatzeko, trikimailu asko daude, esne beroa, esnegaina eta abar isuri ohi dira. Zaporea kontrolatzeko, gatza, intxaur muskatua edo piperbeltza gehitu ohi dira. Espeziak, belar aromatikoak edo hainbat barazki izan ditzaketen aldaera ugari daude.
Osagaiak alda daitezke; hala, oliba-olioa gehitu daiteke gurinaren ordez, labore-esnearen edo oilo-saldaren seruma erabil daiteke osagai likido gisa, eta esnea eta igurzteko gazta urtua gehitu (horrek gazta-zaporea emango dio).
Patatek indize gluzemiko handia dute, eta bereziki patata-pureak. Hori kontuan hartu behar da kontsumo handia edo sarria izatekotan, batez ere gaixotasun metabolikoak dituzten pertsonak, hala nola diabetes mellitusa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.