![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/74/Pallastunturi_and_Hanhij%25C3%25A4rvi_in_Muonio%252C_Lapland%252C_Finland%252C_2021_June.jpg/640px-Pallastunturi_and_Hanhij%25C3%25A4rvi_in_Muonio%252C_Lapland%252C_Finland%252C_2021_June.jpg&w=640&q=50)
Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bállás-Ylläsduottarko edo Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionala (ipar samieraz, Bállás-Ylläsduoddara álbmotmeahcci; finlandieraz, Pallas-Yllästunturin kansallispuisto) Finlandiako Lappi iparraldeko eskualdean dauden hiru parke nazional erraldoietako bat da. Zehazki, 1.020 km²-ko azalera dauka eta herrialdeko parke nazional bisitatuena da; 2007. urtean 312.000 bisitari izan zituen. Tunturien Lappi azpieskualde muinotsua osatzen duten udalerrien artean dago eta baso zabalak, eremu zingiratsuak eta muino ospetsuak dira parke nazionalaren ezaugarri nagusiak [1].
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | national park (en) ![]() |
Azalera | 1.020 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 68°05′35″N 24°01′12″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Itxi
2005. urtean sortu zen, Pallas-Ounastunturi Parke Nazionala eta Ylläs-Aakenus Natura Erreserba Hertsia batu ostean, eta eskualdearen motore ekonomiko nagusia bilakatu da.