From Wikipedia, the free encyclopedia
Pagausoa (Columba palumbus) columbidae familiako hegaztia da[1]. Europako uso espezie ohikoena eta handiena da: pisua 460-570 g, hego-zabalera 75-80 cm eta luzera 40-42 cm. Berez basoan bizi da, baina landa lurretara eta herrietara hedatu da. Hirien kolonizazioa berriagoa da haitz-uso grisarena baino.
Pagauso | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Columbiformes |
Familia | Columbidae |
Generoa | Columba |
Espeziea | Columba palumbus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 18,9 g |
Zabalera | 0,75 m |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Errute denbora | 17 egun |
Arrautza | |
Ekialdeko Europan eta mendebaldeko Asian jatorria duen hegazti hau hegoaldeko eta mendebaldeko Europara migratzen da.
Etxeko usoen antzeko itxura eta tamainakoa, naiz eta nabarmen handiagoa izan; 40 cm inguruko tamainara iristen da. Pagausoa oso hegazti trinkoa da, buru txikia eta buztan luze samarra duena, identifikatzeko ezaugarriak, lepoan kokatutako orban zuriak eta hegal-marra zuri oso nabarmena, batez ere hegaldian. Bestela, eta beste uso batzuk bezala, espezie honek oso lumaje uniformea du, kolore gris-urdinxkakoa. Bularrean tonu arrosa, buztanean terminal banda beltza eta lehen aipaturiko orban zuriak lepoan eta hegoetan dira oso kolore monokrono honetan nabarmentzen diren karaktere bakarrak.
Arra eta emea berdinak dira eta neguan zein udan lumaje berdina dute. Kumeak helduak bezalakoak dira, baina ilunagoak eta lepoan orban zuririk gabeak.
Hegaldia oso azkarra eta zuzena da, oso karakteristikoa da, izutzen direnean hegaldia hasterakoan hegoak talka egiten dutenean sortzen duten zarata.
Pagausoaren urruma, bost noten errepikamenean oinarritzen da eta oso bereizgarria da. Hegaldia ere ezaugarria da, lehenik aireratu egiten da, gero planeatu eta azkenik hegoak gorputzaren gainetik altxatuta jaisten da.[2]
Usoak urtean bi edo hiru aldiz ugaltzen dira, apirilean hasi eta normalean uztailean edo abuztuan amaitzen dira. Emea arduratzen da habia eraikitzeaz, eta horretarako adar txikiak nahasten ditu mokoarekin. Zuhaitz baten gainean jartzen du eta normalean plataforma hain sinplea eta mehea izaten da, arrautzak behetik ere ikusi egiten dira sarritan. Hauek bi izaten dira eta zuriak, bi helduek inkubatzen dituzte 15-17 egunetan. Txitak arrak eta emeak “uso-esne” deritzonarekin elikatzen dituzte eta gutxienez 4 astez bertan egon ostean uzten dute habia.
Uso hau Europa osoan ugaltzen da, Islandia eta Eskandinavia iparraldea izan ezik.
Iberiar penintsula osoan banatuta dago, Europa erdialdean bezain ohikoa ez den arren,
Euskal Herrian eremu atlantikoan oso gutxi ikusten da, bikote batzuk mendiko pagadietan hazten dute eta landa-eremu basotsuetan. Bere presentzia erregularragoa da Kantauri azpiko eremuan.
Gure lurraldean bizi diren populazioak sedentarioak dira funtsean. Dena den, Europan ugaltzen diren pagauso ugarik zeharkatzen dute gure eskualdea migrazioetan, eztei osteko migrazioa, hau da, batez ere urrian gertatzen dena.
Pagausoak 6 azpiespezie ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.