From Wikipedia, the free encyclopedia
Otrera (antzinako grezieraz: Οτρηρη, Otrērē) , Greziar mitologiaren arabera, Amazona emakume gerlarien lehendabizikoenetariko lehenengo erregina izan zen. Berak sortu omen zuen Amazonen nazioa.
Otrera | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Hippo (en) |
Familia | |
Aita | Euros (en) |
Bikotekidea(k) | Ares |
Seme-alabak | Hipolita, Antiope (en) , Pentesilea eta Melanippe (en) |
Haren aurretik Lisipe izan zen erregina eta harekin batera Marpesia eta Lampedo ahizpek erregina izan ziren.Mitologian Otrera Eurusen edo ekialdeko aizearen jainkoaren alaba zen; beste bertsioren arabera aita Ares edo gerraren jainkoa bera zen. Aresekin lau alaba izan zituen: Hipolita, Melanipa, Antiope eta Pentesilea; dena dela, Pentesilea beste beste amazona baten alaba izan zitekeen zeren eta tartean beste belaunaldi bat baitago.
Otrerak Asia txikiaren hiri asko sortu zituen: Esmirna, Efeso, Zirene edo Mirina. Efeson, pago baten ondoan, Artemisa jainkosaren estatua altxatu zuen. Toki berean, geroago, Artemisaren tenplua altxatzea bultzatu zuen, Antzinate klasikoko munduko zazpi mirarien bat. Antiope alabarekin batera Aresi eskainitako tenplu ugari altxatu zuen ere bai.[1]
Ehizaren jainkosa gurtzeko, bestetik, erritual asko sortu zituen, esaterako gerra dantza bat, horretarako, ezkutuak erabiliz, xaramelen musika erabiltzen. Dena dela, azkenik, Artemisaren faborea galdu zuen horrelako dantza batean parte hartu nahi ez izateagatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.