From Wikipedia, the free encyclopedia
Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (1175 - Harzburg, Brunswick-Lüneburg, Oton IV.a Brunswickekoa ere deitua, 1218ko maiatzaren 19a) 1209 eta 1215 artean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen. Honetaz gain, Italiako erregea (1208-1212), Erromatarren erregea (1198-1209) eta Burgundiako erregea (1908-1215) ere izan zen.
Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1209 - 1218
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Brunswick, 1175 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Alemania | ||||||
Heriotza | Harzburg (en) eta Bad Harzburg, 1218ko maiatzaren 19a (42/43 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Brunswickeko katedrala | ||||||
Heriotza modua | : disenteria | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Henrike Lehoia | ||||||
Ama | Matilde Ingalaterrakoa, Saxoniako dukesa | ||||||
Ezkontidea(k) | Maria of Brabant (en) Beatrice of Swabia (en) (1212ko uztailaren 2a (egutegi gregorianoa) - | ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | House of Welf (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||||
Otonen gurasoak Henrike Lehoia, Saxonia eta Bavariako dukea, eta Matilda Ingalaterrakoa izan ziren. 1175ean jaio zen, baina sorlekua ez da ezagutzen. 1198an Guelfoek erromatarren errege izendatu zuten; gibelinoen taldeko Filipe Suabiakoa izan zuen aurkari, eta haren kontra borrokatu zen luzaroan. 1209ko urriaren 21ean, Inozentzio III.a aita santuak enperadore izendatu zuen Akisgranen, baina, trukean, Siziliako erresuma aitasantutzaren mendeko lurraldea zela onartu behar izan zuen. Hala ere, 1210ean Siziliako erresuma inbaditu zuen; orduan, aita santuak eskumikatu egin zuen, eta Filipe II.a Frantziakoari eskatu zion Oton IV.aren aurka egin zezan.
2011n, Nurembergeko Dietak Oton kargugabetu zuen, eta Frederiko Hohenstaufen hautatzea sustatu zuen; Frederiko Hohenstaufen, Frederiko II.a izango zena, Aita Santuaren alde jarri zen. Gerra zibila hasi zen, eta 1214an Filipe II.a Frantziakoaren gudarosteek Oton garaitu zuten Bouvinesko guduan. Koloniara ihes egin zuen, eta praktikan Frederiko II.aren esku utzi behar izan zuen aginpidea 2015ean.
1218an hil zen Brunswick-Lüneburgeko hauteslerriko bere lurretan. Brunswickeko katedralean hilobiratua dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.