From Wikipedia, the free encyclopedia
Usāmah bin Muhammad bin Awad bin Lādin (arabieraz: أسامة بن محمد بن عود بن لادن; Riad, Saudi Arabia, 1957ko martxoaren 10a - Abbottabad, Pakistan, 2011ko maiatzaren 2a), eskuarki Osama bin Laden (أسامة بن لادن) deitua, saudiarabiar aberatsa eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua izan zen.
Osama bin Laden | |||
---|---|---|---|
1988ko abuztuaren 11 - 2011ko maiatzaren 2a - Aiman al-Zawahiri → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | أسامة بن محمد بن عوض بن لادن | ||
Jaiotza | Riad, 1957ko martxoaren 10a | ||
Herrialdea | Saudi Arabia (1957 - 1994) aberrigabea (1994 - 2011) | ||
Bizilekua | Osama bin Laden's compound in Abbottabad (en) Osama bin Laden's house in Khartoum (en) | ||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||
Heriotza | Osama bin Laden's compound in Abbottabad (en) , 2011ko maiatzaren 2a (54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Arabiako itsasoa | ||
Heriotza modua | borrokan hilda: bala zauria | ||
Hiltzailea | Robert James O'Neill (en) | ||
Familia | |||
Aita | Mohammed bin Awad bin Laden | ||
Ama | Hamida al-Attas | ||
Ezkontidea(k) | Najwa bin Laden (en) (1974 - 2001) Khairiah Sabar (en) (1985 - 2011) Siham Sabar (en) (1987 - 2011) Amal Ahmed al-Sadah (en) (2000 - 2011) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Bin-Laden Family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Abdulaziz Erregea Unibertsitatea 1979) : ekonomia Brummana High School (en) Thomas Sprigg Wootton High School (en) Abdulaziz Erregea Unibertsitatea 1981) : Administrazio publiko Al-Thager Model School (en) (1968 - 1976) | ||
Hizkuntzak | ingelesa arabiera paxtuera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | jihadist (en) , ingeniari zibila, enpresaburua eta terrorista | ||
Lateralitatea | ezkerra | ||
Pisua | 75 kilogramo | ||
Altuera | 195 zentimetro | ||
Kidetza | al Kaida | ||
Mugimendua | Salafi jihadism (en) Jihadismoa Panislamismoa Antisemitismoa anti-Christian sentiment (en) antikomunismoa Antiamerikanismoa antisionismoa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Emir | ||
Parte hartutako gatazkak | Afganistango gerra Afghan conflict (en) Terrorismoaren aurkako gerra Battle of Jaji (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa | ||
Bin Osama Saudi Arabiako familia aberatsenetako baten seme, Sobietar Batasunak 1979an Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu bezain laster, munduko beste milaka musulmanekin batera bat egin zuen Afganistango erresistentziarekin, musulman ororen betebeharra inbaditzaileak kanporatzea zelakoan.
Saudiar gobernuaren zein bere familiaren ustelkeriak nahigabetu egin zuten. Lehenengo Golkoko Gerrak areagotu egin zuen Osamaren eta bere herrialdeko agintarien arteko leizea. 1993rako, Al-Kaida (arabieraz «Oinarria») izeneko gerrillari-sarea antolatu zuen, hein handi batean Afganistango gudari ohien bidez. Bin Laden eta Al-Kaida mundu osoan zehar egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat jotzen dira, haien artean 2001eko irailaren 11ko New Yorkeko World Trade Centerren zein Pentagonoaren kontrako erasoa. Orobat, talde horri leporatzen zaizkio 1998an Dar es Salaamen eta Nairobin AEBen enbaxaden kontra egindako atentatuak, 2002ko Baliko bonbak, 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo trenetako atentatua, eta 2005eko Ammango bonbak.
1994an, saudiar Gobernuak, subertsioa leporatuta, pasaportea kendu zion Osama bin Ladeni. Hark, ordea, Sudana ihes egin zuen, borroka kanpalekuak eratzera. Handik 1996an kanporatua, Afganistana itzuli zen, Taliban gobernuaren babesean.
Osama bin Ladenek, 1996 eta 1998 bitartean, fatwa (arabieraz, «iritzi erlijioso») batzuk plazaratu zituen, non fededunak AEBen kontrako gerra santura deitu zituen. AEBei, besteak beste, musulman munduko baliabide naturalak arpilatzea eta islamaren etsaiei (Israeli) laguntzea eta sustatzea leporatzen zien. Antza, bin Ladenen asmoa zen AEBak musulmanen aurkako maila handiko gerrara erakartzea, Mendebaldeak babestutako gobernu musulmanak eroraraztea, eta Kalifaldia, hau da, estatu islamiko bakarra, berrezartzea.
2011ko maiatzaren 1ean (maiatzaren 2a, Pakistango ordu-eremuan), Washingtonen, Barack Obamak eman zuen Osama bin Ladenen hilketaren berri. Obamaren agindupean ari ziren Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako (US Navy) operazio berezietako hainbat soldaduk eta CIAko agenteek hil zuten Bin Laden, Pakistango Abbottabat hirian gauzatutako isilpeko operazio batean. Bin Laden eta harekin ziren kideak tiroz hil zituzten soldaduek[1] .
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.