Orbaizeta
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Orbaizeta[4][lower-alpha 1] (aezkeraz: Orbaxta)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 65,2 kilometrora. Altuera 716 eta 1466 metro artekoa da, eta 82,31 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 191 biztanle zituen.
Orbaizeta | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Done Petri karrika eta eliza | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Bidausi | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2015-2023) | Sergio Mujika Txapar (Txantxalan) | ||
Posta kodea | 31670 | ||
INE kodea | 31195 | ||
Herritarra | orbaizetar, orbaixtar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°00′10″N 1°13′18″W | ||
Azalera | 82,31 km² | ||
Garaiera | 716-1466 metro | ||
Distantzia | 65,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 191 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 2,32 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 33,11 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,78 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,85 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 33,90 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) | ||
Webgunea | www.orbaizeta.com |
Iparralderago dagoen Aezkoa herria da, populatuena. Iratiko atarian egoteak eta arma-fabrikak interes turistiko handiko gune bihurtzen dute. Irati ibaiaren gaineko terraza batean dago, eta ibarrako arkitektura tipikoa du. Bertan, etxeek fatxada zuriak dituzte, arrosa-harrizko ukituekin eta egurrezko dekorazioekin. Teilatuak, bi isurkikoak, amiantozkoen eta teilazkoen artean banatzen dira. Bere muinean Urkuluko dorrea dago, K.a. I. mendeko erromatar eraikuntza.
Aezkoa ibarran kokatuta da, baina 1845etik udalerri independentea da. Bertako biztanleak orbaizetarrak (aezkeraz: orbaixtarak) dira.