Onizegaine Zuberoako antzinako udalerria izan zen, 1859 arte iraun zuena.
Onizegaine | |
---|---|
Euskal Herria | |
Elizaren hiru puntako kanpandorrea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Zuberoa |
Udalerria | Aloze-Ziboze-Onizegaine |
Administrazioa | |
Posta kodea | 64470 |
Herritarra | oniztar |
Ezizena | bilañak |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′40″N 0°51′52″W |
Frantsesez Abense-de-Haut zuen izena. Abense toponimoak[1] Abense prope Tardetz (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[2]) itxura zuen.
Paul Raymondek[1] berriz euskarazko antzinako izena "Onice-Gainecoa" zela aipatzen du (egun, "Onize gainekoa"). Euskaltzaindiak Onizegaine hobesten du[3].
Udalerriko lurraldeak bitan zatitu zituzten, udalerri berri bi sortuz:
1859ko apirilaren 16ko legearen arabera[4], Onizegaine udalerria desagertu zen. Uhaitzandiaren eskumaldeko zatiak Atharratze eta Sorholüzerekin batera Atharratze-Sorholüze sortu zuen. Ezkerraldeko zatiak, berriz, Aloze-Ziboze herriarekin batera Aloze-Ziboze-Onizegaine.
Egun, Onizegaine Aloze-Ziboze-Onizegaineko auzoa besterik ez da.
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Biztanleria | 290 | 327 | 322 | 291 | 394 | 406 | 375 | 365 | 364 |