![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fc/Slime_mold_inc._magnification.jpg/640px-Slime_mold_inc._magnification.jpg&w=640&q=50)
Onddo lirdingatsu
Mixomycota dibisioa osatzen duten mikroorganismoak izendatzeko termino arrunta. Protozooen antzeko izakiak dira, eta hainbat ingurumenetan aurkitu daitezke. Onddo gisa izendatzen badira ere, gaur egun ez dira Fungi erreinuan sailkatzen / From Wikipedia, the free encyclopedia
Onddo lirdingatsua organismo eukarioto mota batzuei ematen zaien izen arrunta da. Zelulabakar gisa bizitzeko gai diren arren, ugal-egitura zelulaniztunak eratzeko elkar daitezke. Lehen onddotzat hartzen ziren, baina gaur egun ez dira erreinu horren barnean sailkatzen,[1] baizik eta Protista erreinuaren baitan. Mundu osoan 900 espezie inguru ezagutzen dira. Izen hori ematen zaie, bizi zikloaren aldi batzuetan itxura lirdingatsua izan dezaketelako.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fc/Slime_mold_inc._magnification.jpg/640px-Slime_mold_inc._magnification.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/Stemonitis_fusca.jpg/320px-Stemonitis_fusca.jpg)