From Wikipedia, the free encyclopedia
Ondarroako portua Bizkaiko bigarren arrantza kairik garrantzitsuena da Bermeokoa eta gero.
Ondarroako Portua | |
---|---|
Ondarroako Portuaren ikuspegia | |
Hiria | |
Herrialdea | Bizkaia |
Hiria | Fitxategi:Bandera de Ondarroa.svg Ondarroa |
Datuak | |
Kudeatzailea | Eusko Jaurlaritza |
Mota | Arrantza eta Merkataritza Portua |
Euskal Herri mailan, Ondarroakoa porturik handiena da alturako arrantzari dagokionez. 2004an 43 itsasontzi zituen zeregin honetarako eta 12 baxurarako.
Artibai ibaia itsasoratzen den tokian kokatuta dago.
Nahiz eta herri arrantzalea izan, Ondarroan porturik ez zegoen; itsasontziak itsasadarrean amarratzen ziren, Zubi Zaharraren inguruan.[1] 1934an Ondarroako kanpo portu berriaren lanak hasi ziren, Juan Egidazu injeniariaren zuzendaritzapean. Lehenengo zabaldura Kanttoipetik Alamedaraino egin zen; bigarren fase batean, Alamedatik Arta muturreraino.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, portu berri horri esker Ondarroako portuak hazkunde handia bizi izan zuen.
XIX. gizaldian kontserbagintza sustatu zuten hainbat faktore bildu ziren: 1851ean, Mutriku eta Ondarroaren arteko bidea egin zen, eta urte gutxitara Zubi Berria eraiki zen; horri esker, Deba Arrotik zehar Araba eta Gaztelarantz zihoan bidea zabalik gelditu zen Ondarroako arrainkientzat; ojalata edo burdin zuriaren asmakuntza ere funtsezkoa gertatu zen; arlo politikoan, liberalismoak arrantzaleen kofradiek mantentzen zuten monopolioa kendu, eta ekimen pribatuari ateak zabaldu zizkion kontserbagintzari. Ondarroako lehen fabrikaren aipamena 1863koa dugu, Jose Zelaiarena, eta bigarrena 1868koa, Eduardo Nafarraterena. Antxoa gazitzearen teknika garatu zuten lehenak italiarrak izan ziren, batez ere siziliarrak. Ohituta zeuden euren itsasertzean harrapatzen zuten antxoa gazitzera, eta horrela prestatuta hainbat janariren osagarri lez erabiltzera. Baina XIX. gizaldiko azkenetan antxoaren arrantza gutxitu egin zen Mediterraneo aldean eta Kantauriko kostaldera hurbiltzen hasi ziren, lehengai preziatu honen bila. Hasiera batean antxoak gazitu eta barriletan sartuta zuzenean Italiara bidaltzen bazituzten ere, gero berton zabaldu zituzten zenbait fabrika.[2]
Kirol-portuak 100 amarraleku ditu, 58 pantalan batean eta 42 bestean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.