politikari sudandarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Omar Hassan Ahmad al-Bashir (arabieraz: عمر حسن أحمد البشير, ba'ʃiːr ahoskatua; Hosh Bannaga, Sudan Anglo-egiptoarra, 1944ko urtarrilaren 1a) sudandar militar eta politikaria da. Sudango estatuburua izan zen 1989-2019 bitartean, Nazioaren Salbaziorako Kontseiluko presidente gisa 1989tik 1993ra, eta Sudango Errepublikako presidente gisa 1993tik 2019ra.
Omar al-Bashir | |||||
---|---|---|---|---|---|
1993ko urriaren 30a - 2002ko abuztuaren 19a
1989ko ekainaren 30a - 2019ko apirilaren 11 ← Ahmed al-Mirghani (en) - Ahmed Awad Ibn Auf → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Hosh Bannaga (en) , 1944ko urtarrilaren 1a (80 urte) | ||||
Herrialdea | Sudan | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sudanese Military College (en) Egyptian Military College (en) | ||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | airborne forces (en) | ||||
Gradua | koronel | ||||
Parte hartutako gatazkak | Yom Kippurreko Gerra Sudango Bigarren Gerra Zibila Darfurko gatazka Kongoko Lehen Gerra Heglig Crisis (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa | ||||
Alderdi politikoa | National Congress Party (en) | ||||
albashir.sd | |||||
Afro-arabiar jatorria du. Al Bedairyya Al Dahmashyya ipar Sudango tribu beduinoaren kidea da. 1960an Sudango armadan sartu zen. Kairoko eta Khartumgo akademia militarretan ikasi zuen. Egiptoko armadan borrokatu zen 1973ko Yom Kippur Gerran.[1]
1989ko ekainaren 30ean boterea hartu zuen, estatu kolpe baten bitartez.[2] Hassan al-Turabi muturreko islamistaren eraginez, 1991n xaria ezarri zuen herrialdearen iparraldean. 1993an presidente izendatu zuten.[1] 1995ean Egiptoko lehendakari Hosni Mubarakek hilketa saioa izan ostean, nazioarteko ikusmiran geratu zen, eta talde islamista armatuei laguntza ematea egotzi zitzaion. 1999an, parlamentua desegin behar izan zuen, Hassan al-Turabi bozeramailearekin botere borroka izan ondoren.[3]
2005eko urtarrilean, bake ituna sinatu zuen SPLM hegoaldeko gerrillarekin gerra zibilari amaiera emateko. Akordio horren ondorioz, 2011n Hego Sudan independizatu zen.[4] 2009an, hura atxilotzeko agindu zuen Nazioarteko Zigor Auzitegiak, Darfur eskualdeko gatazkan "gizateriaren aurkako krimenak" egin edo egiteko agindu zuelako. Izan ere, Sudango armadak eta haren aliatuek, Janjauid miliziek, Darfurko talde matxinoen kontrako gerra eta erasoetan ehunka mila lagun hil zituzten, eta bi milioi lagun desplazatu eta errefuxiatu eragin zituzten 2003an gatazka piztu zenetik.[5]
2018ko abenduan protestak piztu ziren herrialdean, gobernuak oinarrizko hainbat produkturen gaineko diru laguntzak kendu zituelako. Dozenaka lagun hil zituzten orduz geroztik, eta manifestarien helburu nagusi bilakatu zen al-Bashir presidentetzatik kentzea.[6] Horiek horrela, 2019ko apirilaren 11n militarrek boteretik kendu eta atxilotu egin zuten.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.