![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/San_Sebasti%25C3%25A1n_-_Donostia._%25288676115130%2529.jpg/640px-San_Sebasti%25C3%25A1n_-_Donostia._%25288676115130%2529.jpg&w=640&q=50)
Oinezko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oinezkoa kale eta bideetan oinez dabilen pertsona da[1]. Batzuetan, testuinguruaren arabera, oinezkoa zaldizkoari edo gidariari kontrajartzen zaio. Oinezkoen abiadura 1 m/s inguru da (hau da, batez beste 3,6 km/h: 2,5-4 km/h bitartean baldintza ertainetan dagoen txangozale batentzat[2] eta 4-5 km/h bitartean hiri-ingurune batean[3]). Lur lauan, 4 km/h-tik behera ibilera arrunta izango da, 4-5 km/h bitartekoa ibilera dinamikoa, 5-6 km/h bitartekoa ibilera lasterra eta 6 km/h-tik gorakoa kirol-ibilera. 2012an, 50 kilometroko errekor atletikoa 3 h 42 izan zen, hau da, 13,5 km/h-ko batez bestekoa.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/San_Sebasti%C3%A1n_-_Donostia._%288676115130%29.jpg/640px-San_Sebasti%C3%A1n_-_Donostia._%288676115130%29.jpg)
Zenbait hiritan oinezkoentzako bakarrik diren kale batzuk daude.
Oinezkoak dira ere hiru kasu hauek betetzen dituzten pertsonak:
- neurri txikiko motorrik gabeko ibilgailuak bultzatzen edo arrastaka eramaten dituzten pertsonak.
- zikloa edota bi gurpildun ziklomotorra oinez daramatenak.
- motorrik gabeko zein motordun gurpil-aulkian ibiltzen direnak.