politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Odon Elorza González[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko apirilaren 4a) politikaria da, PSE-EE alderdikoa. 1991etik 2011 arte Donostiako alkate izan zen.
Donostiako kaian jaio zen: aita armadore zuen, eta amaren aldetik, Badajoztiko jatorria du. Ikasketak Mundaiz ikastetxe erlijiosoan egin zuen. Batxilergoa bukatu arren, ez zen karrera unibertsitario hasi berehala, eta izozki saltzaile ibili zen gaztaroko urte batzuetan. Bere esanetan, hortik etorri zitzaion jendartean murgiltzeko erraztasuna. Politikan ibili eta gero, zuzenbide karrera egiten sartu zen, lanarekin bateratzeko zailtasunak zirela eta hamar urteren buruan bukatu zuen, 1997an. Ana Maria Lanfus donostiar burgesiako familiako alaba batekin ezkonduta dago eta ez dute seme alabarik.
PSE alderdiaren baitan, 1979ko iraileko udal hauteskundeetan Donostiako zinegotzi aukeratu zuten; 2011ko udal hauteskundeak arte, kargu horretan etengabe ibili zen. Gainera, 1984tik 1991era Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen.
1991eko ekainaren 20an Donostiako alkatetza lortu zuen, botu eta zinegotzi gehien lortu ez arren, EAJ alderdiarekin eginiko akordio bati esker. Izendapen hori gertatzeko izandako 1991eko udal hauteskundeetan Elorzaren PSE alderdia 3. suertatu zen 5 zinegotzirekin, Eusko Alkartasuna garailearen eta Herri Batasunaren ondoren.
1991ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza | |||||
Alderdia |
1991ko maiatzak 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Eusko Alkartasuna (EA) | 6 / 27 |
||||
Herri Batasuna (HB) | 5 / 27 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) | 5 / 27 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 5 / 27 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 27 |
||||
Euskadiko Ezkerra (EE) | 2 / 27 |
||||
Besteak | 0 / 27 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
Hauteskunde haietako 4. indarra PP izan zen eta 5.a EAJ: bi alderdi hauek bozkatu zuten Elorza alkate izan zedin.[2]
1999tik 2002 urteko hasiera bitartean PP alderdiarekin mantendu zen alkatetzan. Geroztik Ezker Batua eta beste alderdi batzuekin izandako lankidetzari esker segitu zuen alkate.
Alkatetzan irauteko garatutako akordio-politika nahasia eta gorabeheratsua zela-eta eta udal politikan izan duen jarreragatik, demagogo eta pertsonalista izatea leporatu zaio hainbat aldetatik.[3][4] 2011ko udal hauteskundeetan Bilduk udal hauteskundeak irabazi zituen Donostian eta sozialistek hainbat eserleku galdu zituzten. Elorzak hauteskundeak galdu zituelako eta beste arrazoi politiko batzuen erruz, alkate izateko hautagaitza eta zinegotzi kargua utzi zituen, 20 urteren buruan.[5] Ernesto Gasco izendatu zuten alkatetzarako ondoren hautagai.[5]
2014tik Espainako Kongresuko diputatua izan zen, Gipuzkoan lortutako jarlekuarekin
2022an Donostiako Udalaren hauteskundetarako berriro ere PSOEren hautagai izateko bere burua aurkeztu zuen baina, urriaren 9an, militanteen gehiengo batek beste hautagaiaren alde egin zuen, Marisol Garmendiaren alde, hain zuzen. Marisol Garmendiak militanteen botoen % 66 eskuratu zituen, Odon Elorza alkate ohi eta diputatuari nagusituta; 222 boto lehenak, eta 115 bigarrenak.[6][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.