politikari, kazetari From Wikipedia, the free encyclopedia
Marisol Garmendia Beloki (Zaldibia, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 19a) PSE-EE alderdiaren militantea, kazetari gisa lan egin du. Politikaria.
Marisol Garmendia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2024ko martxoaren 13a - ← Denis Itxaso
2023 - 2024ko martxoaren 12a Hautetsia: 2023 Spanish local elections (en)
2019ko ekainaren 19a - 2023 Hautetsia: 2019ko Espainiako udal hauteskundeak
2011 - 2015eko ekainaren 30a Hautetsia: 2011ko Espainiako udal hauteskundeak
2007 - 2011 Hautetsia: 2007ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Zaldibia, 1963ko abenduaren 19a (60 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ama | Sole Beloqui | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Esteban Elola (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea lizentzia : Bibliotekonomia | ||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Deia Zabalik | ||||||||||
Kidetza | PSE-EE | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista | ||||||||||
marisolgarmendia.eus | |||||||||||
Zaldibian jaioa, 1963an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Euskalduna, Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentzia eskuratu zuen. Kazetari gisa Deia egunkarian eta El Diario Vascoren "Zabalik" euskarazko astekarian lan egin zuen. 2011-2015 agintaldian, Donostiako Udaleko Lehendakaritzako zinegotzia izan zen, eta 2016an Donostia Europako kultura-hiriburu izateko Hautagaitzaren arduraduna. 2015-2019 agintaldian, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketarako foru diputatua, PSE-EE alderdikoa. 2016-2021 agintaldian, Donostiako Udalaren bigarren alkateordea eta Gune Publikoetako eta Hiri Proiektuetako zinegotzia izan da. Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzia izan da ere.[1]
2022ko urrian Odon Elorzarekin lehia izan zuen Donostiako Udalaren hauteskundeetan PSE-EE alderdiaren zerrenda-buru izateko. Azkenik, militanteen gehiengo batek haren alde bozkatu zuen, Donostiako Udalaren alkatetza eskuratzeko hautagi izateko. Marisol Garmendiak militanteen botoen %66 eskuratu zituen, Odon Elorza alkate ohi eta diputatuari nagusituta; 222 boto lehenak, eta 115 bigarrenak.[2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.