fosfato talde batez, pentosa batez (erribosa edo desoxirribosa) eta base nitrogenodun batez (purikoa edo pirimidikoa) osatutako molekula organikoa; azido nukleikoen osagaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Nukleotidoa molekula organikoa da, pentosaz, base nitrogenatuz eta azido fosforikoz osatua.
Nukleotidoak azido nukleikoen (DNA eta RNA) oinarrizko osagaiak dira. Nukleotidoen polimerizazioak, hain zuzen, azido nukleikoak eratzen ditu.
Horretaz gain, zenbait nukleotidok funtsezko zeregina betetzen dute, molekula libre moduan, prozesu metaboliko askotan (AMP, ATP...)
Hiru dira nukleotidoen osagaiak:
Purina zein pirimidina benzenoaren deribatuak dira.
Adenina, guanina, zitosina eta timina DNAn daude. RNAn ez dago timinarik, uraziloa baizik.
Pentosa eta base nitrogenatuak osatzen duten unitatea nukleosidoa da; honi azido fosforikozko molekula bat elkartzen bazaio nukleotidoa agertzen da.
Pentosa eta base nitrogenatuaren arteko lotura pentosaren lehenengo karbonotik (C-1) gertatzen da. Azido fosforikoa, berriz, pentosari lotzen zaio azukrearen bostgarren karbonotik (C-5).
Adenosina monofosfatoa AMP |
Adenosina difosfatoa ADP |
Adenosina trifosfatoa ATP |
a Guanosina monofosfatoa GMP |
a Guanosina difosfatoa GDP |
a Guanosina trifosfatoa GTP |
a Timidina monofosfatoa TMP |
a Timidina difosfatoa TDP |
a Timidina trifosfatoa TTP |
a Uridina monofosfatoa UMP |
a Uridina difosfatoa UDP |
a Uridina trifosfatoa UTP |
a Zitidina monofosfatoa CMP |
a Zitidina difosfatoa CDP |
a Zitidina trifosfatoa CTP |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.