Norikura mendia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Norikura mendia (japonieraz: 乗鞍岳 Norikura-dake ) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 3.025 metroko altuera duena. Japoniako hirugarren sumendi altuena da. 3000 metrotik gorako Japoniako mendien artean igotzeko errazena izatearen fama dauka.
Norikura mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.026 m |
Prominentzia | 1.236 m |
Mota | Sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°06′23″N 137°33′13″E |
Honen parte da | 100 Famous Japanese Mountains (en) |
Mendikatea | Hida mendiak |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nagano |
Japoniako hiri nabarmen | Matsumoto |
Babestutako-eremua | Chūbu-Sangaku Parke Nazionala |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1680 |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Gifu eta Nagano prefeturen arteko mugan dago, Takayama (Gifu) haraneko lurretan, Japoniako Alpeetan. Sumendiaren aktibitateak zortzi lautada eta 12 krater-aintzira eratu ditu mendilerroan. Mendia zeharkatzen duen bidea egin da, Norikura Skyline, Japoniako biderik garaiena.
Kengamine (剣ヶ峰) da mendiaren tontorrik garaiena, duela 9.600 eta 9.200 urteetako erupzioen eraginez sortua. Ebisu (恵比寿岳) tontorra duela 2.000 urte inguru eratu zen.
Aktibo dagoen sumendia da, azkenengo erupzioa k.a. 50 urtekoa dela uste da. 1680 hamarkadan Enkū monje budista izan zen gailurrera igotzea lortu zuen lehenengo mendizalea, eta atzerritarren artean lehenengoa William Gowland ingelesa izan zen 1878 urtean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.