Takayama (Gifu)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Takayama (Gifu)map

Takayama (japonieraz: 高山市 Takayama-shi?) , Japoniako Gifu prefeturako hiria da, azaleraz Japonia guztiko handiena. 2014ko erroldaren arabera 91.023 biztanle ditu.

Datu azkarrak Takayama 高山市, Administrazioa ...
Takayama
高山市
Japoniako hiria
Thumb
Thumb Thumb
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Gifu
AlkateaMichihiro Kunishima (en)
Jatorrizko izena高山市
Geografia
Koordenatuak36°08′46″N 137°15′08″E
Thumb
Thumb
Azalera2,177,67 km²
Altuera573 m
MugakideakHida (en) , Gujō (en) , Gero (en) , Shirakawa (en) , Ōmachi (en) , Matsumoto, Kiso (en) , Toyama, Hakusan eta Ono (en)
Demografia
Biztanleria85.199 (2020ko irailaren 1a)
−3.983 (2015)
Dentsitatea39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1936ko azaroaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakDenver, Matsumoto, Kaminoyama (en) eta Kunming
http://www.hida.jp/english/
Itxi

Etimologia

Takayama izenak "mendi alua" esan nahi du. Hala ere ezagunagoa da Hida-Takayama (飛騨高山) bezala, aintzinako Hida probintziari erreferentzia egiten dion izena hartuta.

Geografia

Gifu prefeturaren iparraldeko eremu gehiena hartzen du, Japoniako Alpeak dauden lurraldea, hortik bere izena. Elurjasa haundiak izaten dituen ingurunea da eta etxeek malda handiko teilatuak dituzte. Hida mendiak 3.000 metrotik gorakoak dira, aipagarrienak Hotaka (3.190m) eta Norikura (3.025m). Eremu hau Chūbu-Sangaku Parke Nazionalaren barnean dago.

Historia

Jōmon Aroan dagoeneko populatua zegoen Takayamaren eremua, duela 8.000 urte inguru. Aintzinako Hida probintziaren hiriburua izan zen eta Japoniako arotzik onenak Takayamakoak zirela esaten zen, Kyotoko jauregi inperiala bera ere takayamatarrek egin zutela.

XVI mendean gaztelua eraiki zuen Takayama Gekik baina Tokugawatarrek suntsitu egin zuten 1695 urtean.

2005 urtean Ōno eta Yoshiki barrutietako bederatzi herrik bat egin zuten gaur egungo udalerria eratuz; Asahi, Kiyomi, Kuguno, Miya, Nyukawa, Shokawa, Takane, Kamitakara eta Kokufu.

Jaialdiak

Takayamako jaialdia Japoniako hiru jaialdi xintoista handienen artean dago.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.