From Wikipedia, the free encyclopedia
Nora Ephron (New York, 1941eko maiatzaren 19a - ibidem, 2012ko ekainaren 26a) estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria izan zen. Los Angelesen egin zituen ikasketak. Kazetari gisa aritu zen lanean 1963tik 1968ra, New York Post egunkarian. 1970eko hamarraldian, zutabegilea izan zen Esquire eta New York aldizkarietan. Wallflower orgian (1979), Entsalada eroa (1975) eta Emakumeei buruzko gauzak (1978) lanetan biltzen ditu bere artikuluak eta zutabeak. Samintasuna (1983) eleberria oinarri hartuta (bere ezkontzari eta dibortzioari buruzkoa), Amaitu da pastela (1986) filmerako gidoia idatzi zuen. Alice Arlenekin batera, Cookie (1989) filmerako gidoia idatzi zuen, eta ahizpa Delia Ephronekin, Silkwood (1983) eta Hau da nire bizitza (1992) filmetako gidoiak. Noraren gidoiak dira, halaber, Harryk Sally aurkitu zuenean (1983) eta Nire zeru urdina (1990) filmekoak. Horretaz gainera, Hau da nire bizitza filmaren zuzendaria izan da, eta Zerbait gogoratzeko (1993) filma idatzi eta zuzendu du. Julie & Julia du azken lana (2009).
Nora Ephron | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Upper West Side, 1941eko maiatzaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York Beverly Hills New York |
Heriotza | Manhattan, 2012ko ekainaren 26a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: acute myeloid leukemia (en) pneumonia |
Familia | |
Aita | Henry Ephron |
Ama | Phoebe Ephron |
Ezkontidea(k) | Dan Greenburg (1967 - 1976) Carl Bernstein (1976 - 1980) Nicholas Pileggi (1987 - 2012) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Wellesley College 1962) Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua 1958) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, kazetaria, eleberrigilea, erreportaria, saiakeragilea, antzerkigilea, idazlea, blogaria, ipuingilea, umorista eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Newsweek Esquire New York Post (mul) New York Magazine (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nora Ephron |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.