From Wikipedia, the free encyclopedia
Nomenklatura binominala (zoologoen artean erabilia), binarioa (botanikoen artean erabilia) edo sailkatze sistema binomiala espezieak izendatzeko sistema formala da. Nomenklatura binomialaz eratutako espezie izenari izen zientifikoa deritzo; nomenklatura binomialeko bi osagaiak batzeko latinezko gramatika erabiltzen denez —eta osagai horiek maiz latinetik hartuak direnez—, latinezko izena ere deitu izan zaio, baina hori ez da zehatza (adibidez, otsoaren latinezko izena lupus da, eta izen zientifikoa, berriz, Canis lupus).
"spp." laburdura (plurala) ikurrak "hainbat espezie" adierazten du. Laburdura horiek ez daude italizatuta (edo azpimarratuta). Adibidez: "Canis sp." "Canis generoko espezie zehaztu gabea" esan nahi du, eta "Canis spp". "Canis generoko bi espezie edo gehiago" esan nahi du.
Lineo izan zen nomenklatura binomialaren sortzailea. Lineok zazpi kategoriako sistema (erreinua; filuma; klasea; ordena; familia; generoa; espeziea) erabili ordez, bi hitzeko sistema erabili zuen: genero izena eta epitetoa, espezieak izendatzeko. Adibidez, gizakiak izendatzeko Homo genero izena eta sapiens epitetoa erabiltzen da.
Historian, batzuetan espezie batek izen zientifiko desberdinak jaso izan ditu, biologo batek baino gehiagok espezie bera deskribatu izan duenean. Gaur egun, izen zientifikoak nazioarteko taldeek adosten dituzte, eta zerrenda ofizialetan biltzen dira, hau da, nomenklatura kodeetan. Espezie batek izen bat baino gehiago badu, argitaratu zen lehen izena aukeratzen da, eta beste izenak sinonimotzat hartzen dira. Hala ere, espeziea beste genero batean sartzeko arrazoiak badaude, izena aldatzen da. Adibidez, txoka arrunta 1758an Lineok Acanthis cannabina bezala izendatu zuen, gero Carduelis cannabina izena jaso zuen eta, 2012an egindako DNA bidezko analisi filogenetikoaren arabera,[1] Linaria cannabina izena hartu zuen. Gaur egun, izen zientifikoa Linaria cannabina da, Acanthis cannabina eta Carduelis cannabina sinonimoak direlarik.
Izen aldaketa hauek etengabe gertatzen dira teknologia eta ikerketa berriak agertzen diren heinean. Horregatik, gaurko izen zientifiko zuzenak iturri eguneratuetan aurki daitezke, adibidez, Wikidatan[2], baina batzuk ez dira liburu edo datubase zaharragoetan agertzen[3] .
Profesionalek izen zientifikoak erabiltzen dituzte lan zientifikoetan eta testu juridikoetan, izen arruntak baino zehatzago, unibertsalago eta egonkorrago direlakoan. Erabilera profesionaletatik at, batzuk izen arruntak erabiltzea nahiago dute, latinezko hitzak ez baitira denentzat ulergarri.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.