Niuera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Niuera (hizkuntza honetan (ko e) vagahau Niuē, "Niueko hizkuntza") Ozeaniako hizkuntza polinesiar bat da. Ingelesarekin batera Niue uharte-nazioko hizkuntza ofiziala da eta bertako hizkuntza nazionala da. Antzekoena den hizkuntza tongera (Tongakoa) da eta pittin bat urrunago beste hizkuntza polinesiar batzuk daude: maoriera (Aotearoa), samoera (Samoa) eta hawaiera. Tongerarekin batera tongiko hizkuntza azpitaldea osatzen du.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Niuera | |
---|---|
ko e vagahau Niuē — Vagahau Niuē | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Niue, Cook Uharteak, Zeelanda Berria, Tonga |
Hiztunak | 8.000 |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Niue |
Eskualdea | Polinesia |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak erdialde-ekialdeko hizkuntza maysiar-polinesiarrak ekialdeko malaysiar-polinesiar hizkuntzak ozeaniar hizkuntzak erdialde-ekialdeko ozeaniar hizkuntzak Ozeano Bare erdialdeko hizkuntzak polinesiar hizkuntzak Tongic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | niu |
ISO 639-3 | niu |
Ethnologue | niu |
Glottolog | niue1239 |
Wikipedia | niu |
Linguasphere | 39-CAP-a |
ASCL | 9307 |
UNESCO | 703 |
IETF | niu |
Endangered Languages Project | 4862 |
Itxi
Immigrazioa dela medio Zeelanda Berrian Niuen bertan baino hiztun gehiago ditu.