Baltikoan itsasoratzen den Europako ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Niemen[1] (bielorrusieraz: Нёман; lituanieraz: Nemunas; polonieraz: Niemen; alemanez: Memel; suedieraz: Njemen) Bielorrusiako eta Lituaniako ibaia da. 937 km-tako luzera du.
Niemen | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta nazioarteko ibai |
Luzera | 937 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°28′12″N 27°21′57″E |
Estatu burujabe | Bielorrusia |
Oblast of Belarus | Hrodnako oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 98.200 km² |
Arro hidrografikoa | Niemenen arroa |
Ur-emaria | 678 m³/s |
Bokalea () | Itsaso Baltikoa |
Minskeko gainetan sortzen da, 176 metrotako altueran, eta handik mendebalera jotzen du. Lintzurez osaturiko arro zabal bat ureztatzen du, eta hura zeharkatu ondoren Grodnotik igarotzen da, eta iparraldera Lituanian sartzen. Kaunas hiritik igaro ondoren, Lituaniaren eta Errusiako Kaliningraden arteko muga eratzen du. Tilsit (Sovietsk) igarorik, Kurski golkora isurtzen du ura, Baltikoan. Delta bat eratzen du amaieran, ibai adar txiki ugari sortuz eta padura zabala eratuz.
Ibilbidean igarotzen dituen hiri handienak Tilsit, Kaunas, Alytus eta Hrodna dira.
Ontzi txikiak Belista herriraino irits daitezke (700 km inguru). Abendutik martxo erdira arte izozturik izan ohi da. Ubidez loturik dago Dnieper ibaiarekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.