Neuchâtel kantonamendua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neuchâtel kantonamendua (alemanez Neuenburg) Suitzako 26 kantonamenduetatik bat da. 2010. urtearen bukaeran, 172.085 biztanle zituen. Hiriburua Neuchâtel da.
Neuchâtel kantonamendua | |||
---|---|---|---|
Suitza | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Neuchâtel Canton de Neuchâtel Republik und Kanton Neuenburg | ||
Estatu | Suitza | ||
ISO 3166-2 | CH-NE | ||
Hiriburua | Neuchâtel | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°59′N 6°47′E | ||
Azalera | 802,24 km² | ||
Mugakideak | Berna kantonamendua, Vaud kantonamendua, Friburgo kantonamendua, Jura kantonamendua, Doubs eta Franche-Comté | ||
Punturik altuena | Chasseral Ouest (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 176.850 (2018ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 220,45 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Matrikula | NE | ||
ne.ch |
Neuchâtel izena latinetik dator: Novum Castellum. Gizakia oso aspalditik bizi izan da eskualde honetan. Aipagarria da, esate baterako, K.a. 3800 eta 3500 urteen artean Cortaillod zibilizazioa sortu zela eta gizakia herriak eraikitzen, zerealak landatzen eta zeramika-lanak egiten hasi bertan. Jura mendiguneko uren zuzenketaren garaian (1874-1881), La Tène eremuari (Marin Epagnier komuna) buruzko aurkikuntza arkeologiko bikainak egin ziren (hortik dator Bigarren Burdin Aroari La Tène kultura edo zibilizazio (K.a. 500… -50) izena jarri izana); horrek, Rodano Rodano eta Rhin ibaien arteko bideko ordainleku garrantzitsu bat izan zela pentsarazten digu.
1000. urtera arte ez dago eskualdeari buruzko material askorik. Badakigu 998an Clunyko monjeek Bevaix kapera sortu zutela eta garai berean sortu zela Neuchâtel hiria ere. Neuchâtel izena 1011. urtean agertu zen lehen aldiz Rodolfo III.a Borgoinakoakoak bere emazte Irmengardari zuzenduriko dohaintza-agiri batean. Lurralde kantonal hau Germaniako Erromatar Inperio Santuaren agindupean egoteaz gain, burgundiarren, Comburg-eko kideen eta kantonamendu alemaniarren mende ere egon zen.
1531n Guillaume Farel-ek erreforma protestantea zabaldu zuen kantonamenduan, horrela, Nantesko elizbarrutitik bananduz. Hori dela eta Neuchâtelgo biztanleria gehitu egin zen. Gainera, kantonamenduko iparraldea azkar hasi zen jendez betetzen. Garai hartako erregeek –Orleans-Longueville familiakoak-, nabarmenki Henrike III.ak, arreta handia jarri zuten lurraldean. 1707an Marie de Nemours hil ostean Prusiako erregea aukeratu zuten biztanleek subirano gisa.
Hurrengo mendean zehar, Neuchâtel kantonamenduak garapen ekonomikoa izan zuen erlojuen ekoizpenaren eta ehungintzako hainbat manufakturaren eraginez. Neuchâtelgo elkarte tipografikoak Frantzian debekatutako liburuak inprimatzen zituen. Neuchâtelgo printzerria Suitzar Konfederazioko kide egin zen 1815ean. 1848ko martxoaren 1ean kantonamendua Suitza modernoarekin batu zen guztiz, monarkia prusiarrarekin zuen kontaktua guztiz galduz. Egun hartan kantonamendua errepublika bihurtu zen berriz. Igarotze-aldi hori, Neuchâtelgo arazoa izenez ezaguna, suitzar gobernuaren eta Prusiako errege Federiko Gilenen arteko tentsio handiagatik gogoratzen da, azken horrek bere printzerria berreskuratu nahi baitzuen.
Neuchâtel kantonamendua mendebaldeko Suitzan dago kokatuta. Ipar-ekialdean Berna kantonamenduarekin muga egiten du, iparraldean eta ipar-mendebaldean berriz Frantziarekin. Neuchâtel aintzira kantonamenduaren hego-ekialdean dago. Vaud kantonamenduak mugatzen du hegoalde eta hego-ekialdetik eta Friburgo kantonamenduak ekialdetik. Azken horren zati bat Neuchâtel aintzirarekin eta izen bereko kantonamenduarekin mugan egonik, Vaud kantonamenduaren parte da aintziraren hego eta hego-ekialdean. Aldi berean, Vaud kantonamenduak badu zati bat Friburgo kantonamenduan ere. Zati horrek Berna kantonamendua du iparraldean, Neuchâtel kantonamendua eta aintzira mendebaldean eta Friburgo kantonamendua hego eta ekialdean.
Neuchâtelgo lurrak bi eskualdetan banatuta daude: zati garaia (Jurako mendigunea) eta beheko zatia (Plateau edo meseta). Zati garaia 1.000 m-ko altueran dago eta bertako Le Locle eta La Chaux-de-Fonds hiri erloju-ekoizleek Frantziarekin egiten dute muga. Behekoa Neuchâtel aintziraren ertzeko zati handi batetik Bienne aintziraraino luzatzen da. Vue des Alpes mendatearen azpitik eta Jura mendigunearen bihotzetik pasatzen den tunel batek La Chaux-de-Fonds (eskualde garaiko hiria) eta Neuchâtel (beheko zatiko hiri eta hiriburua) elkartzen ditu 1995 urteaz geroztik. Kantonamenduko punturik altuena Chaseral da, 1.552 m-ko altueran.
Kantonamendua Neuchâtel aintzira inguruan ekoitzitako ardoarengatik da entzutetsua. Bertako bailaretan abeltzaintza eta gazta-ekoizpena dira nagusi, baina Neuchâtel zaldi-hazkuntzagatik da ezaguna batez ere. Erlojugintza-industria ere garrantzitsua da kantonamenduan, baita mikrotxipen ekoizpena ere.
Biztanleria ia osoa frantses hiztuna da. Biztanleen herena inguru protestantea da eta gainontzekoa katolikoa.
Kantonamendua hainbat eskualde osatzen dituzten sei barrutitan banatuta dago:
Kantonamenduan hiru hiri daude:
Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.