Eusko Jaurlaritzako sailburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Nerea Melgosa Vega (Gasteiz, 1970) arabar politikari jelkidea da. Soziologian lizentziatua, 2007tik 2019ra arte Gasteizko Udaleko zinegotzia izan zen. 2007-2015 tartean oposizioan egon zen, baina 2015-2019 legealdian zenbait ardura izan zituen udal gobernuan. Ondoren, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria izan zen 2019tik 2020ra arte. 2020tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Saileko aholkularia izan zen, baita EAJren EBBko burukidea ere. 2023an Beatriz Artolazabal ordezkatu zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa.[1] 2024tik aurrera Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailburua da Imanol Pradalesen gobernuan.
Nerea Melgosa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||
2024ko maiatzaren 14a - 2024ko uztailaren 1a Barrutia: Araba Hautetsia: 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
2023ko otsailaren 14a - ← Beatriz Artolazabal
2007ko ekainaren 16a - 2019ko ekainaren 13a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1970 (53/54 urte) | ||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Olabide ikastola UNED specialization (en) Deustuko Unibertsitatea specialization (en) Deustuko Unibertsitatea (1989 - 1994) lizentzia : soziologia, politika zientziak EADA Business School (en) (1994 - 1995) master : human resources (en) | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||||
Gasteizen jaioa, Olabide Ikastolan gauzatu zituen lehen ikasketak (1988ko promozioa). Soziologia eta Zientzia Politikoen lizentziatura egin zuen Deustuko Unibertsitatean (1989-1994), eta Giza Baliabideen masterra Bartzelonako EADA Negozio Eskolan (1994-1995).[2] Merkatu Azterketei buruzko espezializazio-titulua atera zuen UNEDen, eta Kooperatibei buruzkoa Deustuko Unibertsitatean.[3] 1999an EAJko kide egin zen, Lakuako Uri Erakundean.[4]
Politikara dedikatu aurretik, liburu-denda batean, herritarren arretarako bulego batean eta Osakidetzan egin zuen lan.[5] 2003an egin zen EAJko kide, Gasteiz Lakuako Uri Erakundean.
2007ko udal hauteskundeetan EAJren Gasteizko zerrendan aurkeztu zen, eta zinegotzi hautatua izan zen. Oposizioan egon zen Patxi Lazcoz (2007-2011) eta Javier Maroto (2011-2015) alkate zirela. 2015ean, EAJk eskuratu zuen alkatetza, eta Gorka Urtaranek gidatutako gobernu-taldeko kidea izan zen 2015-2019 legealdian. Gizarte politiketako zinegotzi ordezkaria izan zen (2015eko ekainetik 2016ko maiatzera arte, PSE udal-gobernuan sartu arte), baita Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia (2015-2019) eta Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzukoa (2015-2019).[3][6][7]
Gainera, 2015-2016 bitartean Arabako Parke Teknologikoko Administrazio Kontseiluko ordezkaria izan zen, eta CEIA Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroko Administrazio Kontseiluko eta Akziodunen Batzarreko ordezkari (2015-2019). GILSA Gasteizko Industria Lurra S.A. sozietate publikoaren presidentea izan zen 2015 eta 2019 bitartean, eta, epe berean, Gasteizko Garraio Zentroko ordezkaria, besteak beste.[8]
2019an ez zen EAJren zerrendetan aurkeztu. 2019ko ekainean Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendari izendatu zuten.[9] 2020ko abendura arte egon zen karguan. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko aholkulari izendatu zuen Beatriz Artolazabal sailburuak. Era berean, 2020 amaieran berritutako EAJren EBBko burukide hautatu zuten alderdikideek, eta gizarte politika, enplegu eta berdintasun gaien ardura hartu zuen.[10][11]
2023ko otsailean jakin zen Melgosak ordezkatuko zuela Beatriz Artolazabal sailburua, udal hauteskundeetako hautagai izateko kargua utzi ondoren. 2023ko otsailaren 14ean hartu zuen kargua. Alderdiaren bateraezintasun-araudiagatik, EBBko burukide izateari utzi zion.[12][13]
2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren Arabako zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen. Urkulluren III. gobernuko sailburu jeltzaleen artetik, Melgosa izan zen hauteskunde-zerrendetan aurkeztutako bakarra.[14]
2024ko ekainean Imanol Pradales lehendakariak Eusko Jaurlaritza berria eratu zuen. Melgosak sailburu izaten jarraitu zuen Pradalesen gobernuan, baina bere saileko eskumenak aldatuta, EAJ eta PSE-EEk adostutako banaketaren arabera. Era horretan, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko izeneko sail berriaren ardura hartu zuen.[15]
Lau seme-alaba ditu.[4]
Hauteskundeak | Alderdia | Barrutia | Postua | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|
2007ko udal hauteskundeak | EAJ | Gasteiz | 6.a (27tik) | Hautetsia | |
2011ko udal hauteskundeak | EAJ | Gasteiz | 3.a (27tik) | Hautetsia | |
2011ko Arabako foru hauteskundeak | EAJ | Gasteizko kuadrilla | 21.a (38tik) | Ez hautetsia | |
2015eko udal hauteskundeak | EAJ | Gasteiz | 3.a (27tik) | Hautetsia | |
2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | EAJ | Araba | 2.a (25etik) | ||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.