Remove ads
euskal politikaria, Gasteizko alkatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorka Urtaran Agirre (Gasteiz, 1973ko abenduaren 21a) Euzko Alderdi Jeltzaleko politikari arabarra da. 2015eko ekainaren 13aren geroztik Gasteizko alkatea da.
Gorka Urtaran | |||
---|---|---|---|
2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekainaren 17a ← Javier Maroto - Maider Etxebarria → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1973ko abenduaren 21a (50 urte) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Ama | María Jesús Aguirre Uribe | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Gasteiz | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||
Gasteizko San Viator ikastetxean ikasi zuen eta 1998an soziologian lizentziatu zen EHUn. 1994. urtean EAJko kide bihurtu zen eta 2007. urtean Arabako Biltzar Nagusietako biltzarkide izendatu zuten.
2011ko hauteskundeetan Gasteizko alkatetza lortzeko EAJko hautagaitzaren burua izan zen eta sei zinegotzi eta bigarren indarra izatea lortu zuen.
2015eko hauteskundeetan EAJko zerrendaburua izan zen berriro eta hirugarren indarra izatera pasatu zen, zinegotzi bat galduz. Hala ere, EH Bildu, EAJ, Hemen Gaude (Ahal Dugu) eta Irabaziren zinegotzien botoei esker (27tik 14 guztira), Gasteizko alkate izendatu zuten, Alderdi Popularreko Javier Maroto ordezkatuta.
2019ko udal hauteskundeetan EAJren zerrenda lehen indarra izan zen, botoen %23,65 lortuta eta 7 zinegotzirekin. Ekainaren 14an egindako osoko bilkuran Gasteizko Udalbatzak berriro aukeratu zuen alkate, EAJren eta PSOEren botoei esker.
2023ko udal hauteskundeetan Gorka Urtaran ez zen egon EAJren zerrendan, alderdiak eta Gorkak berak hala erabakita[1].
Horren ondorioz, 2023ko ekainaren 17tik alkate kargua utzi zuen, ordutik Maider Etxebarria sozialista da Gasteizko alkatea.
2023ko uztailetik Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken diputatua da[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.