Nazioarteko Olinpiar Batzordea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazioarteko Olinpiar Batzordea[1] (NOB[2]; ingelesez: International Olympic Committee; frantsesez: Comité international olympique) Suitzako erakunde bat da, irabazteko asmorik gabea eta gobernuz kanpokoa, egoitza Lausanan (Suitza) duena. Pierre de Coubertinek sortu zuen 1894. urtean, Parisen, Olinpiar Jokoak berpizteko helburuarekin.
Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Nazioarteko Olinpiar Batzordea | |
---|---|
Citius, Altius, Fortius – Communiter | |
Datuak | |
Izen ofiziala | International Olympic Committee eta Comité International Olympique |
Izen laburra | IOC eta CIO |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea, gobernuz kanpoko erakundea eta nazioarteko kirol-federazioa |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Kidetza | International Association for Sports and Leisure Facilities (en) eta SportAccord (en) |
Kide kopurua | 103 (2021eko maiatzaren 28a) |
Eskumendekoak | Olympic Channel Services (en) , Olympic Broadcasting Services (en) , Europako Batzorde Olinpikoak, Association of National Olympic Committees of Africa (en) , Panam Sports (en) , Asiako Kontseilu Olinpikoa eta Oceania National Olympic Committees (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Thomas Bach |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | Ethics Commission of the International Olympic Committee (en) IOC Athletes' Commission (en) IOC Session (en) Karta Olinpikoa Olympic Congress (en) |
Legezko forma | association (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1894ko ekainaren 23a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Paris |
Jasotako sariak | 'Verschlossene Auster' award (2008) |
webgune ofiziala |
Itxi
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Udako eta Neguko Olinpiar Jokoak antolatzen ditu, lau urtez behin. Udako Olinpiar Jokoak lehenengoz Atenasen antolatu ziren, 1896an; eta Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen, 1924an.
Batzordeak, bere sorreratik, Olinpiar Jokoei buruzko eztabaidarako hainbat bilera antolatzen ditu, besteak beste ondorengo Olinpiar Jokoen egoitzak hautatzeko.