From Wikipedia, the free encyclopedia
Natalia Khusainovna Estemirova (errusieraz: Наталья Хусаиновна Эстемирова; Kamyxlov, Sverdlovsk oblasta, 1958ko otsailaren 28a - Gazi-Yurt, Inguxetia, 2009ko uztailaren 15a), giza eskubideen alde borrokatu zen kazetari errusiarra izan zen. Hainbat sari jaso zituen, eta Txetxenian egindako tortura eta tratu txarrak hainbat aldiz salatu zituen.
Natalia Estemirova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kamyshlov (en) , 1958ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Gazi-Yurt (en) , 2009ko uztailaren 15a (51 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chechen State University (en) : historical science (en) Moskuko Estatu Unibertsitatea : kazetaritza |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Memorial (en) |
Kamyxlov hirian (Sverdlovsk oblasta) jaio zen, aita errusiarra eta ama txetxeniarra zituela. Groznyko unibertsitatean historia ikasketak egin ondoren, eskola irakasle lanetan aritu zen Groznyn 1998 urtera arte.
Orduan, giza eskubideen aldeko borroka hasi zuen, 1999an hasitako Txetxeniako bigarren gerran burututako tortura eta tratu txarren salaketengatik. 2004ean Suediako parlamentuak saria eman zion, eta 2005ean Europako parlamentuak emandako Robert Schumann domina jaso zuen[1]. Giza eskubideen aldeko borrokan, Anna Politkovskaia kazetari errusiarrarekin lanean aritu zen.
2009ko uztailaren 15ean, goizeko 8:30etan, Natalia bere etxetik ateratzera zihoala ezezagun talde batek bahitu eta kotxe batean sartu zuten. Hainbat lekukoren arabera, emakumea indarrez hartu eta behartuta sartu zuten kotxean. Egun berean, arratsaldeko 16:30etan buruan eta bularrean tiro bana zituela hilik aurkitu zuten Kavkaz errepide federaletik ehun metrora, Ingushetian dagoen Gazi-Yurt izeneko herrixkatik gertu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.