Narritadura
Larruazaleko edo beste edozein organotako hantura arin baten ondorioz sortutako mina edo erreakzioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Narritadura[1] gorputzaren hantura edo erreakzio mingarri bat da, batez ere agente kimikoei edo beste estimulu batzuei (adibidez, beroa edo argi ultramorea) alergiaren batek eragindakoa. Gorputzeko hainbat ataletan narritadura izan daiteke: begietan, sudurrean, hesteetan, azalean, etab.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Narritadura | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hantura zantzu klinikoa |
Identifikatzaileak |
Itxi
Batez ere gorritasuna agertzen da, eta, askotan, baita azkura ere. Narritadura gastrikoaren kasuan, sintomak bihotzerrea, mina, goragalea eta okak dira, besteak beste.