Nano zuri
Oso erradio txikia eta dentsitate handia duen izarra, distira gutxikoa; izarren bilakaeran azken urratsetako bat da, energia termonuklearraren iturriak ahitzen direnean agertzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nano zuria izar konpaktu bat da, 10 eguzki masa baino gutxiagoko izar batek bere erregai nuklearra agortu eta bere masaren gehiengoa nebulosa planetario moduan jaurtitzean sortzen dena. Izan ere, ezagutzen diren izarren % 97-ak izar eboluzioaren fase hau igaroko du, Eguzkia barne. Nano zuriak dira, nano gorriekin batera, unibertsoko izarrik ugarienak[1].