From Wikipedia, the free encyclopedia
Namibia eta Hegoafrika arteko muga Namibiako Errepublika eta Hegoafrikako Errepublikaren artean dagoen lurreko muga da. 967 kilometro luze da.[1] Muga, batez ere, Orange ibaiaren arroan dago.[2]
Namibia eta Hegoafrika arteko muga | |
---|---|
Borders of South Africa borders of Namibia | |
![]() | |
Geografia | |
Herrialdeak | Hegoafrika Namibia |
Luzera | 967 km |
Hegoafrika, Namibia eta Botswana arteko tripuntuan hasten da, eta gero hegoaldetik iparraldera jarraitzen du, Greenwichetik 20º-ko meridianora, Orange ibaiaren arroraino. Hortik aurrera, ur-ibilgu horrek mugatzen duen mugak ekialdetik mendebalderako norabidea hartu ohi du, ibaia Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den tokiraino. Iparraldeko muga Kalahariko basamortuan dago, eta mugaren beste zatia Orange ibaiaren arroan.
Sei bidegurutze baimenduta daude bi herrialdeen artean, mendebaldetik ekialdera: Alexander Bay, Vioolsdrift, Onseepkans, Noeniesput, Nakop eta Rietfontein.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.