From Wikipedia, the free encyclopedia
Na-dene hizkuntzak —batzuetan nadene, na-dené, tlina-dene edo atabaskera-eyak-tlingit izenez ere ezagunak— Ameriketako berezko hizkuntzen familia bat da. Haren barruan sailkatuta daude atabaskera, eyakera eta tlingitera, besteak beste. Lehen, haida hizkuntza ere sartzen zuten talde honetan, baina gaur ez da hala sailkatua.
Na-dene hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak indigenous language of North America (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | atha1245 |
IETF | xnd |
1915. urtean proposatu zuen Edward Sapir hizkuntzalariak familia honentzako Na-Dene izena, Haida hizkuntzan Na herria delakoan, eta atabaskar hizkuntza gehienetan Dene eta antzeko formak orokortuak direlako pertsona eta herria adierazteko.
Gerora, Haida multzotik kanpo utzi zen, baina familiaren izendapena finkatuta zegoen ordurako.[1]
Amerindiar hizkuntza ugarietan familiak eta sailkatzeak guztiz adostuta egon ez arren, Na-Dene familiaren barne antolakuntza ondo finkatua dago:
Multzo honen bateratasuna hain handia da non, Joseph Greenbergek hizkuntza amerindiar guztien sailkapenari ekin zionean 20. mendeko bigarren zatian, hizkuntza multzo handi bi egin zituen: Na-Dene bata eta Amerind izenekoa bestea, azken honek hartuz Kanadako algonkinoetatik Patagoniako mintzairetaraino (multzokatze honetan aparte geratzen dira Inuit herriak eta beren hizkuntzak). Gerora, Amerind taldearen bateratasuna funtsik gabekotzat jo dute askok, edo aski ebidentziarik ez duela behintzat, baina Na-Dene familiarekin ez da horrelako zalantza edo polemikarik.[2]
Era berean, bereizgarri genetiko argiak agertu dira adierazten dutenak Na-Dene herrien genetika nolabait bereizia ageri dela Ameriketako beste herri indigenekiko. Gaur egungo Na-Dene herrietan, Erdialdeko eta Mendebaldeko herri siberiarren aztarna genetiko bat ageri da, ez dena ikusten beste herri amerindiar batzuetan. Era berean, paleo-eskimal gisa identifikatutako antzinako herriekiko lotura ereikusten da. Honek bat egiten du Amerikaren hiru populazio uholderen teoriarekin, zeinean amerindiar gehienak lehen populazio multzo batetik datozen, geroagokoa den Na-Dene populazioaren etorrera Amerikara (edo hedapena bederen Beringia edo Alaskatik), eta hirugarren uholdea Thule eta Inuit herriena litzateke.[3]
Hizkuntza multzo honetan, iparraldeko hizkuntza atabaskarrak, tlingitera eta eyakera, ingurune artikoan edo hango gertuko kostaldean nahiko eremu geografiko koherentean kokatu izan dira historikoki.
Eyak eta Tlingitak gertukoak izan arren geografikoki, multzo espezifikoa osatzen dute hizuntza, zeinetan herri eta hizkuntza-izenetan askotan termino geografikoak nagusitu diren izendapenetan, endonimo amerindiarrak baino. Azpi sailkapen hau lukete hizkuntza hauek:
Hegoalderago, Ozeano Bareko kostaldeko hizkuntzak aparte samar geratzen dira, aniztasun linguistiko handiko eremuan; Kaliforniako eta Oregoneko kostaldean. Azpi sailkapen honekin Oregongo kasuan:
Beste sailkapen hau Kaliforniako talde eta hizkuntzetzat:
Mattole eta Wailaki hiztunei Hego Atabaskar deitu izan zaien arren, izendapen hori basamortu inguruetako Navajo eta apatxeei gehiagotan aplikatu izan zaie.
Hegoalderago oraindik, Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eremu beroetan (are basamortuetan) kokatu ziren herri batzuen hizkuntzak daude, zeinetan ezagunenak Apatxe eta Navajo herriak eta beren hizkuntzak diren, Hego Atabaskarrak ere izendatuak.
Hegoaldeko herri eta hizkuntza hauen presentzia inguru honetan nahiko berria da historikoki. 900etik 1200 bitartean, Kanadako hegoaldetik Mexiko Berrira joan ziren apatxe taldeetan dute jatorria Navajoek eta Apatxeek. Pixkanaka-pixkanaka apatxeengandik bereizi ziren Navajoak, hizkuntza eta kulturaz, eta Navajo herriek XVII. mendeaz geroztik, pueblo indiar herriaren eragina izan zuten, nekazari bilakatu ziren eta bizimodu ibiltaria utzi zuten.
Na-Dene hizkuntzen ezaugarri tipologiko nabarmena da aditz konplexuak dituztela, nagusiki aurrizkiz aberastuak.[5] Beste hizkuntza amerindiarretik bereizten ditu honek. Taulakoa da aditz batek hurrenkeran izan ditzakeen osagarrien forma:
Objektu-komunztadura | forma edo anatomiaren aurrizkia | aditzaren denbora, modua, aspektua |
|
perfektibo / estatiboa | aurrizki sailkatzaileak | aditz erroa | aditzaren denbora, modua, aspektua |
Era berean, SOV esaldi-ordena nagusi da hizkuntza hauetan, eta postposizionalak dira, euskara bezalatsu kasu honetan.
Zenbakien izenak dira alor bat non Na-Dene hizkuntzen konparaketa lexikoak, hizkuntza familiaren batasunaren ebidentzia ematen duen.[6]
Zenbakia | Atabaskera | Eyakera | Tlingitera | PROTO- NA-DENÉ | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Witsuwitʼen
(Ipar At.) |
Dakelh
(Ipar At.) |
Tsilhqot’in
(Ipar At.) |
Hupa
(Pazifikoko At., Kalifornia) |
Mattole
(Pazifikoko At., Kalifornia) |
Tolowa
(Pazifikoko At., Oregon) |
Navajo
(Hego At.) |
Apatxe Mescalero
(Hego At.) |
Apatxe Jicarilla
(Hego At.) | ||||
'1' | ɬq’əy | iɬo | ĩtɬah | ɬaʔ | láihaʔ | ɬaː | tʼɑ́aɑ łɑ́ʼí | tašayay | tahčli | tɬ͡inhɢ-ih | tɬʰéːxʼ | *tɬәh |
'2' | nek | nɑñkhê | nanki | nahxi | nakxéʔ | naːxe | nɑːki | nahki | nahki | la’d-ih | téːχ | *dәːx |
'3' | taq’əy | tɑki | tai | taːqʼi | daːk’é | tʰaːxe | tɑ́ːʼ | kayai | kiyi | t’uhtɬ͡ga’ | nʌ́sʼk | |
'4' | dinc’e | teñgê | tei | diŋkʲʼi | dint’syéʔ | tʌnʧiʔ | dɪ̨́ːʼ | inyeh | tini | qAlahqa’ga’ | taːxʼúːn | *tɨnx- |
'5' | kʷəleʔ | iskunlai/
kwollai |
skwnlai | ʧʷolaʔ | kjikxóːɬaʔ | ʂʷeːlaʔ | ɑšdlɑʼ | aštlai | atsčli | ʧ’aːn’-ih | kʰeːʧɪ́n | * |
'6' | ɟistan | iɬkotage | atɬtshante | xostaːni | gwostχáːn | kʼʷestʰaːni | hɑstɑ̜́ː | hostkonnai | koskon | ʦi’iːn | tɬʰeːtuːʃʊ́ | * |
'7' | diqʼalt’e | takálte | uttshatalte | xohkʲʼidi | laʔsgwód | ʂʧeːtʼe | tsotsʼid | hosteedai | kossetpi | la’diʦ’iːn | tʌχʔʌtuːʃʊ́ | * |
'8' | q’ədinc’e | ɬketeñgê | naketlakul | kʲeːnim | djiʔt’syéd | laːniːʂʌtnaːtʰa | tseːbíː | hahpi | tsapi | q’adiʦ’iːn | nʌsʼkʔʌtuːʃʊ́ | * |
'9' | ɬq’əjc’e | iɬo hulerh | entɬah lakul | miqʼostawi | ɬaʔtwi | nɑ́hɑ́stʼéí | 'nghostai | nusti | guʦ’dæ: | kuːʃʊ́q | *kuʦ’- | |
'10' | wənize | lanezi/
hwonizye |
minɬaŋ | nisiyaʔn | neːsan | neːznɑ́ː | gonaihannai | koneznan | dAɢa:q’ | ʧɪnkaːt | * |
2008an proposatu zen na-dene hizkuntzek eta yeniseiar hizkuntzak elkartu daitezkeela, dené-yeniseiar familiaren barruan. 2014ko ikerketa batean aipatzen da bi hizkuntza talde horien sorlekua Beringia izan litekeela.
Bada beste teoria bat, gaur egungo hizkuntzalaritzak oinarririk gabetzat jotzen duena, Dene-kaukasoar hizkuntza. Super-familia linguistiko bat litzateke hartuko lituzkeenak: sino-tibetar hizkuntzak, ipar kaukasoar hizkuntzak, na-dene, yeniseiera, euskara (eta haren balizko ahaide desagertuak) eta buruxaski hizkuntza. Mintzaira hauek proto-hizkuntza batetik hasiko ziren bereizten duela 9.000 urte inguru. Teoriak dituen zailtasun eta koherentzia ezen inguruan mintzatu da Joseba Lakarra.[7]
Na-dene eta yeniseieraren arteko harremanak harrera ona izan badu ere, beste hizkuntzen arteko loturak oso zalantzazkoak dira.[8][9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.