Méridako erromatar zirkua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Méridako zirku erromatarra K.o. I. mendearen hasieran erromatarrek Augusta Emerita kolonia erromatarrean —gaur egun, Mérida— eraiki zuten gurdi-lasterketetarako antzinako esparrua da, hiria sortu eta hamarkada gutxira. Hiritik kanpo eraikia eta 440 m-ko luzera eta 115 m-ko zabalera duen oinplano obalatua izanik, zirku hau Erromako Inperio osoko garrantzitsuenetakoa izan zen, Erromako Zirku Nagusiaren ondoren. K.o. IV. mendean, kristautasunaren ofizialtasunarekin, hasi zen zirkuko ikuskizunen gainbehera, baina VI. mendera arte erabili zela uste da. Mende askoan eraikina utzi ondoren, haren zimenduen hondarrak kontserbatzen dira, eta, ondorioz, haren neurriak igartzen dira
Méridako erromatar zirkua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Méridako arkeologia multzoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Badajozko probintzia |
Udalerria | Mérida |
Koordenatuak | 38°55′11″N 6°19′56″W |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 95 () × 495 () m |
Azalera | 5,9935 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 664-010 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000109 |
Oinplano erraldoia 440 m luze eta 115 m zabal da, eta mota horretako obra erromatarren eredu komunari erantzuten dio. Obalo luze baten forma du, ekialdetik mendebaldera begira, eta bi alde nagusi paralelok eta bi txikiagoak osatzen dute; bata zirkuluerdian ixten da, eta bestea, muturretan lerro zuzen kurbatuan. Fatxada mendebaldeko muturrean zegoen, gutxien kurbatua, eta bere garaian granitoz estalirik eta nabarmenduta egon zen material bereko pilastra atxikiz egindako dekorazioarekin.
Harmailek 30.000 ikuslerentzako lekua zuten, hau da, hiriko biztanle ia guztiak garai inperialean, eta hiru sektoretan banatuta zeuden modu klasikoan: imma, media eta summa cavea. Harmailak podio garai baten gainean altxatzen ziren bi alde nagusietan, hegoaldeko sekzioan lurraren malda aprobetxatuz eta gangen gainean ipar sekzioan. Alexandre de Laborde frantziarrak, XIX. mendean, hamaika harmaila-lerro bereizi zituen, nahiz eta gaur egun oso zaila den bere jatorrizko kopurua asmatzea. Lekurik nabarmenenak eta ikuspen onekoak agintarientzako eta epaileentzako ziren.
Harea lasterketa-pista zen, eta 30.000 m2 inguruko azalera zuen. Bi erditan banatzen zuen spinak, 240 m-ko luzera eta 8,5 m-ko zabalera zuen plataforma, eta bere inguruan biratzen ziren gurdiak bi zaldik —bigae— edo lauk —cuadrigae— tiratuta. Proba bakoitzak, eskuarki, zazpi buelta izaten zituen, eta helmugak spinaren erpinetan kokatzen ziren. Spina horretan kontzentratzen zen multzoaren dekorazioa eskultura eta obeliskoekin. Guzti honetatik Méridan zimenduak besterik ez dira geratzen.
Alde txikienetako baten erdian, mendebaldekoan, porta ponpae zegoen, musikariek, apaizek, irudi erlijiosoek eta egun horretan lehiatuko ziren aurigek parte hartzen zuten lasterketen aurreko prozesioa irteteko lekua. Ate horren bi aldeetan zeuden carceres, gurdi-tokik, zirku honetan hamabi ziren, sei alde bakoitzean, eta lau angeluko zutabeek bereizten zituzten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.