Muxar
Karraskarien ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Mutur estua, belarri handi, biribil eta ilegabeak, aurreko hanka laburrak eta antzeko hanka garatuak dituzte. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Muxarrak Gliridae familiako karraskari eskiuromorfoak dira, Europan, Afrikan eta Asian bizi direnak. Horietatik bi bizi dira Euskal Herrian, soro-muxarra eta muxar grisa.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Muxar | |
---|---|
Eozeno goiztiar-gaur egun Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Gliridae (Muirhead in Brewster, 1819)
|
Itxi
- Artikulu hau ugaztunari buruzkoa da; arraina gaitzat duena beste hau da: «Muxar (arraina)»
18 zentimetro inguru luze izaten du gorputza, 13 zentimetrokoa eta oso iletsua isatsa. Ile trinko leuna du, gaztaina-kolorekoa bizkarrean, eta zuria papar-sabeletan. Pagadietan eta hariztietan ibiltzen da, zuhaitzen gainean gehienetan, pago- eta haritz-ezkurrak eta hurrak janez, baina fruituak, txori-arrautzak eta txori txikiak ere. Nahiko azkar ugaltzen da; 6 ume izan ditzake aldiko. Negua lozorroan igarotzen du.
Europako erdialdean, hegoaldean eta mendebaldean bizi da, eta, Asian, Turkestanen eta Iranen.