From Wikipedia, the free encyclopedia
Musulman nazionalitatea (serbokroazieraz latindar alfabetoan muslimani eta alfabeto zirilikoan Муслимани) Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan eslaviar musulmanak (hau da, tradizio erlijioso islamikoa duten eslaviarrak) erroldetan norberaren nortasun nazionala definitzeko erabili zen terminoa izan zen.
Musulman nazionalitatea Muslimani, Муслимани | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
100.000 inguru[2] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Montenegro:24.625 (2003) Kroazia:19.677 (2001) Serbia:19.677 (2002)[3] Eslovenia:10.467 (2002) Mazedonia:2.553 (2002) | |
Hizkuntza | |
Serbokroaziera Mazedoniera | |
Erlijioa | |
Gehienbat Islama | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Hego eslaviarrak |
Kopururik handiena Bosnia-Herzegovinan bizi zen eta han hiru "talde eratzaileetakoa" zen baina 1990eko hamarkadatik aurrera eta estatu independentea bihurtu ostean Bosnia-Herzegovinakoek beren burua definitzeko "bosniako" erabili izan dute. Hala ere, Jugoslavia zaharrean zehar badira komunitate batzuk "musulmanak nazionalitatez" direla diotenak, beste batzuek "bosniako", "gorani", "torbeš" edo "pomak" hitzak erabiltzen dituzten bitartean.
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako konstituzioak "nazioak" (narodi, oro har errepubliketan nagusiak ziren taldeak) eta "nazionalitateak" (narodnosti, gutxiengo estatusa zutenak).
Austria-Hungariako Inperioarekin hasi zen ofizialki "bosniako" terminoa Bosnian bizi ziren musulmanak deitzeko erabiltzen; lehenago Bosniako biztanle oro izendatzeko baliatzen zen. 1960ko hamarkadako eztabaida zabaldu zen, intelektual komunista bosniako askok Bosnia-Herzegovinako musulmanek hango jatorriko herri eslaviar bat osatzen zutela eta, beraz, "nazio" gisa aitortuak izan behar zutela; hala ere, "musulman" hitzak onartua izateko arazoak zituen, ez zuelako "bosniartasuna" ondo islatzen.
Adostasuna lortu nahian 1968ko konstituzioaren aldaketan "nazionalitatez musulman" terminoa sartu zen, ez ordea "bosniako"; hori dela eta bosniako askok ez zuten onartu, uste zutelako hitz horien erabilerarekin bosniakoak talde erlijiosotzat -eta ez "etnikotzat"- jotzen zirelako[4]. Batzuetan musliman (letra xehez, musulman fededuna adierazteko) eta Musliman (letra larriz, nazio honetako kidea) desberdintzen ziren, serbokroazieraren usadioaren arabera.
1990eko hamarkadatik aurrera batez ere Bosnia-Herzegovinan eta Sandžak eskualdean (Serbia eta Montenegroren artean banatua) bizi diren bi milioi inguruko herri honetako gehiengoak "bosniako" (pl. Bošnjaci, sing. Bošnjak) erabiltzeari ekin zioten. Horren ondorioz, harrezkero Muslimani gehienbat Bosnia-Herzegovinatik kanpo erabili izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.