From Wikipedia, the free encyclopedia
Murchison meteoritoa 1969an Australiako Murchison herrian erori zen meteoritoa da, ospetsu bihurtu zena hainbat aminoazido eta konposatu organiko edukitzeagatik (biziaren funtsezko molekulak).
Kondrita karbonatoduna da meteorito hau, hots, karbono duena. Besteak beste, glizina, alanina eta azido glutamiko aminoazidoak zituela egiaztatu zuten zientzialariek, eta D eta L aminoazidoak zeudela ere bai (izaki bizidunen aminoazido guztiak L motakoak dira). Meteoritoan agertzen ziren aminoazido horiek estralurtarrak ziren, zientzialariek baztertu baitzuten Lurreko kutsaduraren ondorioz agertu zirenik [1].
Azpimarratzekoa da meteorito honen pusketetan aurkitu diren konposatu organiko ugari (aminoazidoak, base nitrogenatuak...) sortzen direla ere Miller eta Urey-ren esperimentua egiterakoan. Beraz, oso litekeena da konposatu horiek Lurretik kanpo sortuak izatea, eguzki-sistemaren planetarteko espazioan [2] [3].
Panspermiaren aldekoentzat Murchison meteoritoak agerian jartzen du posible dela Lurrean bizia meteorito hauetako baten bidez sortua izatea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.