Mugimenduko Prentsa-katea frankistek diktaduran sortu zuten egunkari multzoa da. Guztiak alderdi bakarrekoak ziren, Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdikoa alegia. Taldea 1940ko uztailaren 13ko legearen bitartez jaio zen; horren arabera Espainiako Gerra Zibilan konfiskatutako egunkari eta tresneri guztiak alderdi bakarraren eskuetan gelditu ziren. Guztiak Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionalaren (Delegación Nacional de Prensa y Propaganda) bitartez kontrolatzen ziren. Prentsa hau ezinbesteko tresna izan zen diktadura sustatzeko.[1]

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Mugimenduko prentsa-katea
Datuak
Motaenpresa estatala
Jarduera sektoreahedabidea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1940
Desagerpena1985
Itxi
Thumb
Arriba egunkari frankistaren egoitza Madrilen, Mugimenduko garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Historia

Gerra Zibilaren zehar militar kolpezaleek egunkari, irrati eta inprimategi askoren jabeak egin ziren. Hauek guztiak, benetako jabeei lapurtuta, Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionalaren eskuetan gelditu ziren. Halaber, adierazpen askatasuna desagerazi zuten eta aurreko zentsura ezarri zuten; hau guztia 1938ko Prentsa Legean gelditu zen jasota. Agintari frankistek haienak ez ziren hedabideak itxi zituzten: ezkertiarrak, liberalak, errepublikaren aldekoak debekatu zituzten. Azkenik, 1940ko uztailaren 13ko legeak inkautako hedabide guztiak Falange Española Tradicionalista y de las JONS alderdi bakarraren jabegoan gelditu ziren, Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionalaren agindupean. Horrela sortu Mugimenduko Prentsa zeritzona. Sortu zen unean berrogei egunkari inguruan ziren. Haien artean garrantzitsuenak Arriba, FET y de las JONS alderdiaren bozeramalea, eta Pueblo, sindikatu bakarrekoa (Organización Sindical Española). Dena dela, gehien zabaldu zena eta saltzen zena Marca kirolaren inguruko egunkaria izan zen. Horrela, frankismoak hedabideen monopolioa lortu zuen. Egoera hori gogorrago bihurtu zen 1941ko maiatzaren 1ko orden batekin: handik aurrera Mugimenduko hedabideek ez zuten aurreko zentsura jasan behar. Dena dela, egunkari horiek arteko diferentziak oso txikiak ziren zeren eta guztiek albiste eta ideiak berdintsuak jasotzen baitzituzten.

Multzo horren lehenengo egunkaria Iruñean sortu zuten, Arriba España izenarekin, 1936ko abuztuaren 1.an.

Kateak, bestetik, argitaletxe bat sortu zuen, Ediciones del Movimiento, eta berri agentzia bat, Pyresa (Prensa y Radio Española).

Mugimenduko egunkariek pisu handia zuten Espainiako prentsan baina poliki-poliki eragin hori jaisten joan zen:

  • 1945an FET y de las JONS alderdiak egunkarien %41a kontrolatzen zuen.
  • 1956an, esaterako, Espainian 104 egunkari plazaratzen ziren eta horietatik 38 Mugimendukoak ziren, hau da, %32a.
  • 1970an, %26a kontrolatzen zuen.

Haren historian zehar egunkari-talde honek arazo ekonomiko handiak izan zituen, batez ere haien errentabilitate eskasaren ondorioz. Hedabide horien antolaketan eta zuzendaritzetan irizpide nagusiak ez ziren profesionalak edo ekonomikoak izaten, politikoak baizik. Azken urtean benetako odoleztu ekonomikoa pairatu zuten. 1966tik 1970ra etekinak 44.547529 pezetetatik 5.443134 pezetetara igaro zen. Hortik aurrera egoera okertu zen erabak. Etekinak galerak bihurtu ziren eta 1975an emaitza -74.309865 pesetetakoa bihurtu zen. 1975an katearen egoera ekonomikoa oso txarra zen eta Emilio Romerok, 1975an Prentsa eta Irratiko Delegatu Nazionala izendatu berriak, defizitarioenak ixtea proposatu zuen: Amanecer Zaragoza,, Diario de Cuenca, La Voz de Castilla Burgosen, El Pueblo Gallego Vigo, La Prensa en Bartzelonan edo Libertad Valladoliden. Dena dela, bakarrik gutxi batzuk itxi ziren: Iruñeko Arriba España 1975an, Jornada, La Voz de Castilla, Sevilla, La Tarde eta Voluntad 1976an.

Franco diktadorea hilez gero egoera larritu zitzaien. Taldeak aldaketa handiak ezagutu zituen. 1977an Adolfo Suárezen gobernuak Prentsa eta Propagandaren Ordezkaritza Nazionala eta FET y de las JONS alderdia desegin zituen 1977ko apirilean. Une horretan taldearen izena aldatu zion, hortik aurrera «Medios de Comunicación Social del Estado», eta erakunde autonomoa bihurtu zuen. Erakunde hori Kultura Ministerioren agindupean zegoen eta 1982-1984 artean desagertu zen. Erakundea sortu zenean 35 egunkari, Pyresa agentzia eta 43 irratiak; irrati horiek Mugimenduko Irrati Sarea (Red de Emisoras del Movimiento) taldean antolatuta zeuden. Urte horietan estatuak kasu batzutan hedabide batzuk itxi zituen eta beste batzuk enkantean saldu zituen. Horrela Mugimenduko Prentsa desagertu zen.

Publikazioak

Egunkarien sarea

Hemen jasotzen dira egunkari guztiak. Batzuk izen aldaketak ezagutu zituzten.[2]

Informazio gehiago Hedabide, Egoitza ...
Hedabide Egoitza Sortzea edo erostea Desagerpena Oharrak
AlertaSantander1 de septiembre de 1937ko irailaren 1aEnkante publikoan salduta (1984).
AmanecerZaragoza1936ko abuztuaren 11a1979ko ekaina 17a
ArribaMadril1939ko martxoaren 29a1979ko ekaina 16a
Arriba EspañaIruñea1936ko abuztuaren 1a1 de julio de 1975ko uztailaren 1a
BalearesPalma de Mallorca1939ko ekainaren 13aEnkante publikoan salduta (1983).
AzulCórdoba1936ko urrian1941ko uztailaOndoren Córdoba izena hartu zuen.
CórdobaCórdoba1941ko uztaila 25aEnkante publikoan salduta (1984).
Diario de CuencaCuenca4 de junio de 1942ko ekainaren 4a1984ko apirilaren 29a
Diario EspañolTarragona17 de enero de 1939ko urtarrilaren 17a1984ko maiatzaren 15aDiari de Tarragona bezala eraldatuta
ÉbanoSanta Isabel, Fernando Poo1939ko azaroan1969ko abenduaren 23aEkuatore Ginea 1968ko urriaren 12an independentzia lortu zuen
El Eco de CanariasLas Palmas1963ko ekainaren 23a1983ko otsailaren 13a
El Correo de ZamoraZamora1963ko ekainaren 11aEnkante publikoan salduta (1984).
El Pueblo GallegoVigo10 de enero de 1937ko urtarrilaren 10a1984ko ekainaren 17a
FalangeLas Palmas1936ko abenduaren 7a1963ko ekainaren 22a
F.E.Sevilla1936ko irailaren 1a1946ko ekainaren 16a
La Gaceta RegionalSalamancac. 1956Enkante publikoan salduta (1984).
HierroBilbo1937ko uztailaren 5a1983ko otsailaren 14a
ImperioZamora1936ko urriaren 29a1963ko ekainaren 9a
InformaciónAlicante1941ko uztailaren 18aEnkante publikoan salduta (1984).
JaénJaén1941ko apirilaren 1aEnkante publikoan salduta (1984).
JornadaValentzia1941ko urriaren 4a1975ko irailaren 31a
La MañanaLérida1938ko abenduaren 20a1984
La Nueva EspañaOviedo1936ko abenduaren 19aEnkante publikoan salduta (1984).
La PrensaBartzelona1941ko maiatzaren 28a1979ko ekainaren 16a
La TardeMálaga1937/1940 jatorriz 1937an Boinas Rojas bezala plazaratuta, 1940an La Tarde izena hartu zuen1975ko irailaren 30a.
La Voz de CastillaBurgos1945ko irailaren 1a1976ko urtarrilaren 24a
La Voz de EspañaDonostia1937ko ekainaren 2a1980ko otsailaren 17a
La Voz del SurJerez de la Frontera1963ko azaroaren 1a1984ko martxoaren 31a
LevanteValentzia1939ko apirilaren 10aEnkante publikoan salduta (1983).
LibertadValladolid1938ko abuztuaren 21ac. 1979
LíneaMurtzia1939ko martxoaren 29a1983ko otsailaren 12a
Los SitiosGirona1943ko urtarrilaren 1aEnkante publikoan salduta (1979).
LuchaTeruel1936/1942c. 1980
MarcaMadril1942ko azaroaren 25aEnkante publikoan salduta (1984).
MediterráneoCastellón de la Plana1938ko ekainaren 14aEnkante publikoan salduta (1984).
Nueva EspañaHuesca1936ko azaroaren 30a1984ko otsailaren 21aDiario del Altoaragón bezala eraldatuta.
OdielHuelva1937ko abuztuaren 1a1984ko apirilaren 29a
PatriaGranada1937/19391983ko otsailaren 14a
Proa 1975an La Hora Leonesa bezala eraldatuta, 1984 arteLeón1936ko azaroaren 10a1984ko maiatzaren 16a
PuebloMadril1940ko ekainaren 17a1984ko maiatzaren 17a
SevillaSevilla1942ko martxoaren 16aSuroeste eraldatuta eta 1983an desagertuta
SuroesteSevilla1976ko ekaianren 29a1983ko otsailaren 13a
Solidaridad NacionalBartzelona1939ko otsailaren 14a1979ko ekainaren 16a
SurMálaga1937ko otsailaren 10aEnkante publikoan salduta (1984).
UnidadDonostia1936ko irailaren 16a1980ko otsailaren 17a
VoluntadGijón1937ko azaroaren 3a1975ko abuztuaren 31a
Yugo 1960. hamarkadan La Voz de Almería bezala eraldatuta.Almería1939ko martxoaren 30a Enkante publikoan salduta (1984).
Itxi

Aldizkariak

Kateak aldizkari batzuk ere argitaratzen zituen: 7 Fechas, Fotos, Vértice, Haz, Escorial, Maravillas, El Ruedo, Primer Plano, Sucedió, Flechas y Pelayos, e.a.

Beste motatako aldizkariak albisteen bildumak ziren: Fénix, Así es, El Boletín de Prensa Extranjera edo El Español. Azken publikazio hauek Mugimenduko Argitalpenen Sailean banatzen ziren.

Afrikako kolonietan

Espainiak Afrikan zituen kolonietan ere hedabide desberdinak sortu zituzten: El Telegrama del Rif Melillan, La Realidad Aaiunen, Ébano garai hartan Fernando Poo zena. Marokok independentzia lortu zuenean El Telegrama del Rif zena El Telegrama de Melilla bihurtu zen.

Hego Euskal Herrikoak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.