From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau Espainiako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pezeta».
Espainiar pezeta | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Espainia, Andorra, Kubako kapitaintza nagusia, Filipinetako kapitaintza nagusia, Puerto Ricoko kapitaintza nagusia, Ifni, Mendebaldeko Sahara, Marokoko Protektoratu Espainiarra eta Ekuatore Ginea |
Nongo eskumena | Espainia |
Jaulkitzailea | Espainiako Bankua |
Ikurra | pezetaren ikurra |
Historia | |
Hasiera | 1868ko urriaren 19a |
Ordezkatzen du | Spanish escudo (en) |
Espainiako pezeta Espainiako erabilera legaleko dirua izan zen, 1868ko urriaren 19an onartu zenetik 2002ko otsailaren 28an euroak ordezkatu zuen arte. 1868tik aurrera diru unitarioa izan zen eta, urte horretan jaulki zutenean, parekidetasuna zuen Frantziako frankoarekin. Pezetaren laburdura "pta." da euskaraz.[1]
Pezeta hitzerako bi jatorri eransten dira: gaztelaniazko ‘peso’ hitzeko txikigarria, eta katalanezko ‘peceta’ (pieza txikia). Edozein moduan Katalunian agertu zen hitza XV. mendean.
Espainiako Independentzia Gerran peseta txanponak agertu ziren Kataluniako leku askotan; baina ofizialki 1868ko urriaren 19an moneta-unitate bihurtu zen Serrano jeneralaren Behin-behineko Gobernuaren dekretuaren bidez, ezkutua ordezkatuz. Frantziako frankoa modelo bezala hartu zuen, 100 zentimotan banatuta.
Pezeta bateko azken txanpona oso txikia zen, aluminiozkoa, 14 mm.etakoa eta 0,55 g.koa.
Eta ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean eurori lekua utzi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.