Moskva (gurutzaontzia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Moskva gurutzaontzia (errusieraz: Москва; lit. 'Mosku') –jatorriz, Slava modura ezaguna (errusieraz: Слава; lit. 'Loria')– Errusiako Itsas Armadaren misil gidatudun gurutzaontzi bat zen. 1164 Proiektuko Atlant klaseko ontzi nagusia zen eta, hala, Mosku hiriaren izena zeraman. Errusiako Itsaso Beltzeko Flotaren intsignia-ontzia izan zen ere, 510 marineleko eskifaiarekin eta, ondorioz, Itsaso Beltzeko eskualdeko ontzirik boteretsuena.[1] eta Errusiaren itsas-erasoa zuzentzen lagundu zuen, 2022an, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zenean.[2][3] Bestalde, bestelako liskar militarretan parte hartu zuen; hala nola, Georgian, 2008an; Krimean, 2014ean eta Sirian, 2015ean.[4][5]
Informazio gehiago Moskva, (1976–91) (1991–2022) ...
Moskva | |
---|---|
Moskva ontzia, 2012ko irudi batetan. | |
(1976–91) (1991–2022) | |
Ontziola: | Mykolaiveko Ontziola (Mykolaiv, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista) |
Mota: | Slava-klaseko gurutzaontzia |
Agintze data: | 1976ko azaroaren 5a |
Uretaratze data: | 1979ko uztailaren 27a |
Baja: | 2022ko apirilaren 14a |
Zerbitzua: | SBeko Itsas Indarrak (1976–91) Errusiako Itsas Indarrak (1991–2022) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 12,490 tona |
Luzera: | 186.4 m |
Zabalera: | 20.8 m |
Sakonera: | 8.4 m |
Bulkada: | 4 COGOG gas-turbina, 121,000 shp-ko bi turbina (90,000 kW) |
Abiadura: | 32 korapilo |
Autonomia: | 10,000 ml |
Eskifaia: | 510[1] marinel |
Aireontziak: | Ka-25 edo Ka-27 helikoptero bat |
Itxi